Auzoko

Auzoko

Noiz 2019-11-27T18:30:00+01:00 2019-11-27T18:30:00+01:00 - 2019-11-27T19:30:00+01:00 2019-11-27T19:30:00+01:00
Non Kulturateko Loramendi gela

Informazio gehiago


Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Helburu nagusia,  euskal hiztunen laguntzarekin,  herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskarara gerturatzeko lehen pausoak ematea da. Horretarako gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzen ditu proiektuak.

Astean behin biltzen da taldea, ordu eta erdiz,  dinamika ezberdinen bidez euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko.

Herritar guztioi zabalik dagoen taldea da; euskarara gerturatu nahi dutenak eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak, guztiak garelako beharrezkoak herriko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara izateko.

Egitasmoa eta honek duen eragina hobeto uler dezazuen, AUZOKOAK dokumentala ikustea gomendatzen dizuegu. Azaroaren 27an, Kulturateko Loramendi gelan, arratsaldeko 18:30ean eskainiko dugu, ez galdu aukera.