Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre (Literatura solasaldiak)

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre (Literatura solasaldiak)

Noiz 2018-11-29T18:15:00+01:00 2018-11-29T18:15:00+01:00 - 2018-11-29T20:15:00+01:00 2018-11-29T20:15:00+01:00
Non Kulturate
Webgunea Webgunea ikusi

Informazio gehiago


Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat…

Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.

Koordinatzailea: Yurre Ugarte