Hitzaldia: Una sexualidad jubilosa

Hitzaldia: Una sexualidad jubilosa

Noiz 2019-05-15T18:00:00+02:00 2019-05-15T18:00:00+02:00 - 2019-05-15T20:00:00+02:00 2019-05-15T20:00:00+02:00
Non Kulturateko Jokin Zaitegi gela

Informazio gehiago


Hizlaria: Maite Higuero Barandalla (sexologoa)

Hizkuntza: Gaztelania

Noiz: maiatzak 15

Non: Kulturateko Jokin Zaitegi gelan

Sexua ez da geldirik dagoen zerbait, ez da organo bat, ez da egiten duguna. GARENA da. Barneko nortasun irizpidea subjektiboa da, bizitzan zehar garatzen doana; horregatik, zahartzaroak konnotazio eta eragin espezifikoak ditu.

Zahartzaroa da aukera berrien unea, askotariko aukera berrien bilaketa bat. Baita ere, momentu berri bat izan litezkeen zailtasun arruntak direla eta. Adibidez, zakila ez tentetzea, bagina lehortzea edo beste ohizko zailtasun batzuk ere bai, loezina, antsietatea, tristura eta gorputz aldaketak. Horregatik, une hau egokia da begirada handitzeko aniztasun sexuatuaren inguruan eta maitaleen praktiken inguruan.

Sexualitatea da ezaugarri bat gizakiaren gorputzean haragitutakoa, gorputz atsegin eta gozagarria, alegia. Oraingoa izan daiteke gorputz berrien esploraziotik eta sentsazioetatik bizitzeko momentua. Mantentzea edo sustatzea elkarrekin elkartzeko gaitasuna eta bereiztea erreprodukzio gaitasuna eta gozamenaren gaitasuna.

Hitzaldian gune bat eskainiko da sexualitatearen inguruan bizipenak lasaitasunez partekatzeko, zalantzak argitzeko eta horien inguruan hitz egiteko.