Kultur memoriak, Hiri memoriak: Arrasateko herritarren ondarea eta memoria sozio-kulturala

Kultur memoriak, Hiri memoriak: Arrasateko herritarren ondarea eta memoria sozio-kulturala

Noiz 2019-02-12T18:30:00+01:00 2019-02-12T18:30:00+01:00 - 2019-02-12T19:30:00+01:00 2019-02-12T19:30:00+01:00
Non Kulturateko areto nagusia

Informazio gehiago


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Arrasateko udal Kultura Sailak, herriko memoria eta ondare sozio-kulturalaren mapatze parte hartzailea eta eduki sorkuntza proiektua aurkezten du.
Mapatze parte-hartzaile bat da, eta herritarrek zuzenean parte hartu ahal izango dute bertan. Bideoa, audioa, argazkia eta artxibo-materiala erabiliko dira, talde kontaketa bat egiteko. 
Sortutako edukiarekin ibilbideak eta mapa kulturalak diseinatuko ditugu, denon artean, Arrasateren memoria sozio-kulturalaren inguruan.
Eduki hauek proiektuaren web orrian jarriko dira. Proiektua Arrasaten landuko da otsaila, martxoa eta apirilan zehar.

Ekimena ezagutu eta sorkuntza esperientzia honetan parte hartu nahi baduzu, etorri Kultur Memoriak-en aurkezpenera.