Agenda: KZGunea

Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli
2022/07/15 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEGoogle Traductor da hitzak, esaldiak edota testuak itzultzeko tresnarik azkar eta erabilerrazena. Bere indarra hain da handia, webguneak eta dokumentuak ere itzultzen dituela. Bere erabilpena oso erraza da eta dozenaka hizkuntza erabili ahal izango dituzu. Ikastaroan Euskalterm erabiltzen ere ikasten da: hau euskarazko terminologiaren banku publikoa da.

Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia
2022/07/18 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATE"Informatika hodeian" terminoaren esanahia ulertu. Informazioa hodeian gordetzearen abantailak eta desabantailak. Dropbox, pCloud eta Googleren hodeia erabiltzen ikasi.

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
2022/07/20 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATESare sozial honek lagunekin zure bizitzaren edozein unea, gailuarekin harrapatzen dituzun argazki eta bideoen bidez, partekatzea baimentzen dizu. Iragazki desberdinak gehi diezazkiekezu harrapatutako irudiei. Gustatzen zaizkizun argazkiak eta bideoak aurkitu ditzakezu eta beraien argitalpen berriak ez galtzeko jarrai iezaiezu.

Mekanografia. Ikasi hutsetik
2022/07/22 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEMekanografia ikasi nahi duzu? Ikastaro honetan, hasieratik eta oinarrizkoenetik ikasiko dugu mekanografia, teklatuari etengabe begira egon gabe tekleatzeko eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu arte.

Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
2022/07/26 10:00 - 12:00 — KZ GUNEA, KULTURATEZure etxeko lasaitasunetik erosketak eta ordainketak erosotasunez egiten ikas ezazu. Ezagutu zure erosketetan dirua aurrezteko lagungarriak izango zaizkizun trikimailuak. Ebay, Amazon, Zalando... bilatu, aukeratu eta konparatu online-salmenta eskaintzen duten web orriak. Bilatu preziorik onena, erraz lortuko duzu. Paypal, PaySafe... online erosteko erabili lasai.

Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza.
2022/07/28 10:00 - 12:00 — KZ GUNEA, KULTURATEIkas ezazu zure gailua modu eraginkorrean kudeatzen, funtzionamendua ahalik eta gehien luzatzen saiatzeko.