Zinegoak Arrasaten

Zinegoak Arrasaten

Noiz 2019-03-27T19:00:00+01:00 2019-03-27T19:00:00+01:00 - 2019-03-27T20:30:00+01:00 2019-03-27T20:30:00+01:00
Non Kulturateko areto nagusia

Informazio gehiago


Beste urte batez, Bilboko GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren leiotxo bat izango dugu Arrasaten martxoaren 27an, ZINEGOAK Hedapena atalari esker.

Arte diziplina desberdinen bitartez, sexu aniztasuna eta giza eskubideak jorratzen dira jaialdian. Eskaparate honetan topatu ditzakegun gaien artean: familia eredu berriak, LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna, sexu aniztasuna eta lesbofobia, transfobia edota homofobia ditugu. Ondorioz, sentsibilizazioa tresna garrantzitsua da ZINEGOAK eta funtzio sozial argia du. 

Aurtengo 16. Edizioan izan diren lan onenen sorta bateaz  gozatu ahalko dugu Arrasaten, Emakume Txokoa eta Sexologiako zerbitzuaren elkarlanari esker. Emanaldian film labur ezberdinak ikusi ahalko ditugu, eta horien artean Arrasatearra den Deiane Morenok aurkeztutako “ALDE ERANTZIA” laburra nabarmendu nahiko genuke. Martxoaren 27an Deiane bera izango dugu gure artean, honek,  filmaren aurkezpena egilearen eskutik entzun ahal izateko aukera aparta zabaltzen du.

Azkenik, gonbidapena luzatzen dizuegu, martxoaren 27an (asteazkena) arratsaldeko 19:00etan, Kulturateko areto nagusian izango dugun ZINEGOAK emanaldian parte-hartzeko. Zirkuitu komertzialetatik  kanpo egoten diren eta ikuspegi zabalagoa eskaintzen duten arte lanez atsegin hartzeko aukera izango duzue.