“Estatuan bakarra eta punta-puntakoa” den IKT zerbitzua dute Gipuzkoako udalerriek

2021/06/07
Aldundiak eta EUDELek hitzarmena berritu dute, udalei eta lurraldeko gainerako entitate lokalei informatika zerbitzua ematen jarraitzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak hitzarmena berritu dute gaur udalei eta gainerako toki erakundeei zerbitzu informatikoak emateko. Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatuak eta Gorka Urtaran EUDELeko presidenteak hitzarmena berritzearen ekitaldia egin dute Arrasaten, eta bertan Maria Ubarretxena alkateak ere parte hartu du. Erakundeetako hiru arduradunak bat etorri dira informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak herritarrekin harremana izateko moduak aldatzen ari direla esatean. Horrela, Aldundiaren eta EUDELen arteko hitzarmena oso mugarri garrantzitsua da norabide horretan.

Akordio horri esker, Foru Aldundiak, IZFE zerbitzu informatikoen foru sozietatearen bitartez, "punta-puntakoa" eta "Estatuan bakarra" den zerbitzua eskainiko die udalerriei, Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatuak azaldu duenez. Azpimarratu du "Hitzarmen honi esker, Gipuzkoako udalerriek abangoardia izaten jarraituko dute digitalizazioaren esparruan, eta Estatuko administrazio probintzial batzuen gainetik ere egongo dira".

EUDELeko presidenteak azaldu duenez, eraldaketa digitala erronka handienetako bat izango da administrazio publikoarentzat datozen urteetan, "premiazkoa eta aukera ederra baita gardenagoak, eraginkorragoak, efizienteagoak eta lehiakorragoak izateko". Horren harira, Gorka Urtaranek azpimarratu du "teknologia bera bakarrik ez dela nahikoa", eta tokiko erakundeen barruan "aldaketa kulturalarekin" jarraitzean jarri du azpimarra. Urtaranek azpimarratu du EUDELek lan egiten duela "udal digitalak" bultzatzeko, eraldaketa "alkateen lidergoari esker" egingo delako, "erabaki ausartak hartu, euren erakundeak inplikatu eta udalerriko gizarte osoarekin aliantzak sortuko dituztenak".

Bestalde, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak adierazi duenez, "Gipuzkoako udal aurreratu eta bateratuek lurralde osoan ditugun zerbitzu informatikoak elkarren artean konektatzea errazten dute eta, ondorioz, administrazioaren lana arintzen dute. Aldi berean, herritarrengandik gertuago gaude online administrazioaren bidez, gero eta ohituago baikaude tramiteak telematikoki egiten. Aurrera egiten ari gara herritarren beharrei erantzuteko, egokitzeko eta administrazio moderno baterantz joateko, eta horretarako, gainera, funtsezkoa da erakundeen arteko lankidetza, eta bereziki, tokiko administrazioena", azpimarratu du.

Gipuzkoa, lankidetzan erreferentea

Foru Aldundiaren eta EUDELen arteko hitzarmen berriak hiru berrikuntza garrantzitsu dakartza udalerrientzat: udalen ekarpen ekonomikoa, kudeaketa gastuen kontzeptuan, ez da kalkulatuko aplikazioen erabileraren arabera, baizik eta biztanleriaren tamainaren arabera; EUDELen eta IZFEren udal ordezkarien artean eratzen dira batzorde exekutibo bat eta batzorde tekniko bat; eta, era berean, lantaldeak sortu ahal izango dira Gipuzkoako udalen erronka komunei irtenbide bateratuak bilatzeko.

Mendozak azpimarratu duenez, Gipuzkoa "kasu bakarra" da Estatuan, Foru Aldundiak, IZFE foru elkartearen bitartez, lurralde osoan zerbitzu teknologiko integrala ematea ahalbidetzen duelako. Ernst & Young aholkularitza enpresa britainiarraren arabera, lurralde lankidetza horri esker, Gipuzkoako Foru Aldundia da administrazio digitalaren ezarpenari dagokionez legez ezarritako baldintzak gehien betetzen dituen Estatuko erakundea, % 96,5eko betetze mailarekin, gainerako lurraldeen oso aurretik. Azpimarratu du "Aldundiak berak, Batzar Nagusiek, foru erakundeek, udalek eta mankomunitateek, lurraldeko administrazio guztiek azken batean, elkarlanean dihardugu, eta Gipuzkoako eraldaketa teknologikoaren prozesuan erabat inplikatuta gaude".

Bestalde, Gorka Urtaranek gaineratu du lurraldeko lankidetza horrek aukera ematen diela udalerriei konektatuta egoteko eta administrazioetako zerbitzu publikoak hobeto koordinatzeko. Eudeleko presidenteak adierazi du "Gure datu baseak edo espedienteak partekatzeak mesede egiten die herritarrei eta enpresei. Elkarreragingarritasuna funtsezkoa da gizarte zerbitzuetan, udaltzaingoetan, ogasun eta finantzetan, hirigintzan, mugikortasunean eta ingurumenean".

Foru diputatuak gogorarazi du digitalizazioa dela Europar Batasunak pandemia osteko berreraikuntzarako ezarritako erronketako bat. Ildo horretan, azpimarratu du Gipuzkoak norabide horretan "pauso sendoak eta seguruak" ematen jarraitzen duela . "Etorkizuna Eraikizen bidez, gizarte berrikuntzako prozesu batean murgildu da gure lurraldea, epe ertain eta luzera ditugun erronkei irtenbideak eta erantzunak emateko. Prozesu horretan, gizarte antolatua da eta Gipuzkoako herritarrak parte hartzen ari dira. Testuinguru horretan, digitalizazioa gure agendan gorriz markatutako erronketako bat da", gogorarazi du.

Udalen ordezkariak zehaztu duenez, tokiko gobernuek erronka horietan parte hartuko dute. "Gero eta betebehar zorrotzagoak izango ditugu administrazio elektronikoaren, elkarreragingarritasunaren, Big Dataren edo adimen artifizialaren arloan. Erronka konplexuak dira, eta erantzun bateratuak eta koordinatuak behar dituzte", azpimarratu du Gorka Urtaranek.

Zerbitzu integrala

Zehazki, akordio horri esker, aldundiak, IZFEren bidez, zerbitzu hauek eskainiko dizkie udalei: informatika, teknologia eta telekomunikazio azpiegituren zerbitzuak; IKT proiektu komunen zuzendaritza, azpiegitura teknologikoena, informazio sistemena, soluzio informatikoena eta aplikazioena; soluzio informatiko komunak aztertu, garatu, integratu, ezarri eta mantentzeko zerbitzuak; merkatuko lizentziak, aplikazioak edo soluzio informatikoak eskuratu eta kudeatzea, tokiko erakunde teknikoei eta laguntza orokorrari erantzuteko; asistentzia teknikoa; eta formakuntza. Mendozak azpimarratu du "Lurraldeko udalen beharrizan teknologiko guztiak asetzen dituen zerbitzu integral erabatekoaz ari gara". EUDELeko presidenteak adierazi duenez, "berdintasuna eta lurralde oreka da udalerri handiek eta txikiek zerbitzu eta arreta kalitate bera eskaini ahal izatea.

Adibide gisa, Mendozak adierazi du akordioak aukera ematen duela urtero 40.000 informazio eskaera baino gehiago tramitatzeko Aldundiko Gizarte Politiken departamentuari zuzenduta, eta eskaera horiek udalen bidez egiten direla. Alderantziz, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren mendeko MUGI sistemak 100.000 kontsulta baino gehiago egiten ditu urtero udal erroldetan, erabiltzaileen onurarako deskontuak aplikatzeko; Bidegik, berriz, 36.000 egiaztapen egin zituen 2020an, xede berarekin, baina kasu honetan Abiatu sistemarekin erlazionatuta.

G
M
T
Detect languageAfrikaansAlbanianAmharicArabicArmenianAzerbaijaniBasqueBelarusianBengaliBosnianBulgarianCatalanCebuanoChichewaChinese (Simplified)Chinese (Traditional)CorsicanCroatianCzechDanishDutchEnglishEsperantoEstonianFilipinoFinnishFrenchFrisianGalicianGeorgianGermanGreekGujaratiHaitian CreoleHausaHawaiianHebrewHindiHmongHungarianIcelandicIgboIndonesianIrishItalianJapaneseJavaneseKannadaKazakhKhmerKoreanKurdishKyrgyzLaoLatinLatvianLithuanianLuxembourgishMacedonianMalagasyMalayMalayalamMalteseMaoriMarathiMongolianMyanmar (Burmese)NepaliNorwegianPashtoPersianPolishPortuguesePunjabiRomanianRussianSamoanScots GaelicSerbianSesothoShonaSindhiSinhalaSlovakSlovenianSomaliSpanishSundaneseSwahiliSwedishTajikTamilTeluguThaiTurkishUkrainianUrduUzbekVietnameseWelshXhosaYiddishYorubaZulu
AfrikaansAlbanianAmharicArabicArmenianAzerbaijaniBasqueBelarusianBengaliBosnianBulgarianCatalanCebuanoChichewaChinese (Simplified)Chinese (Traditional)CorsicanCroatianCzechDanishDutchEnglishEsperantoEstonianFilipinoFinnishFrenchFrisianGalicianGeorgianGermanGreekGujaratiHaitian CreoleHausaHawaiianHebrewHindiHmongHungarianIcelandicIgboIndonesianIrishItalianJapaneseJavaneseKannadaKazakhKhmerKoreanKurdishKyrgyzLaoLatinLatvianLithuanianLuxembourgishMacedonianMalagasyMalayMalayalamMalteseMaoriMarathiMongolianMyanmar (Burmese)NepaliNorwegianPashtoPersianPolishPortuguesePunjabiRomanianRussianSamoanScots GaelicSerbianSesothoShonaSindhiSinhalaSlovakSlovenianSomaliSpanishSundaneseSwahiliSwedishTajikTamilTeluguThaiTurkishUkrainianUrduUzbekVietnameseWelshXhosaYiddishYorubaZulu
Text-to-speech function is limited to 200 characters
Options : History : Feedback : DonateClose