Albisteak

Udaletxeko telefonoa hondatuta

Iturbide Egoitzan egiten ari diren obren ondorioz, Udaletxeko telefono linea nagusiak matxura bat izan du.

Musakolako igerilekuko aldageletan egin diren hobetze eta mantentze lanak amaitzear daude

Aldageletako zorua berritu da, eta, bide batez, segurtasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko lanak egin dira. Gaurtik aurrera erabilgarri egongo da mutilen aldagela; emakumeena, berriz, abuztuaren 19an irekitzea aurreikusten du udalak.

Arrasate Blues eta MondranRoll jaialdien azken edizioak "oso arrakastatsutzat" jo ditu udalak, eta adierazi du konpromisoa hartzen duela hurrengo urteetan horrelako ekimenak babesteko eta “herri bizia” sustatzeko.

Arrasateko Udalak konpromisoa hartzen du datozen urteetan ekimen horiek eta berriak sustatzeko eta babesteko, herriko musika tradizioa bizirik mantendu, eta arrasatearrei eta bisitariei kalitatezko kultura esperientziak eskaintzeko.

Arrasateko Udalak 13 informazio batzorde eratu ditu 2023-27 legegintzaldirako

Batzorde bakoitzaren osaera: EH Bilduko 4 ordezkari, EAJ-PNVko 3 ordezkari, PSE-EEko ordezkari bat eta Elkarrekin Podemoseko ordezkari bat. Gainera, eguen honetan, uztailaren 13an, egindako osoko bilkuran onartu ziren: Udaleko Osoko Bilkuraren bilkuren aldizkakotasuna, bozeramaileen batzarraren osaera, ordainsari taula eta kide anitzeko organoetako ordezkaritza.

Arrasatek foro instituzional batean parte hartu du, osasuna eta inklusioa kirol egokituaren bidez sustatzeko

Maider Morras, Arrasateko alkatea: "kirola tresna indartsua da pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko, haien gaitasunak edo trebetasunak alde batera utzita, eta Kirol Herria proiektua funtsezkoa izango da Arrasaterentzat".

Bosgarren Arrasate Blues-a, talentuaren edizioa

European Blues Challenge irabazita, Noa & The Hell Drinkers taldeak hasiera emango dio Arrasate Bluesari uztailaren 13an, 19:00etan, Herriko plazan. Bluesaren “Eurovision” irabazita, Donostiako taldeak emango duen lehen kontzertua izango da Arrasatekoa. Jaialdiak urrezko pina emango dio, Arrasate Blues-eko klasikoa baita.

Mondra&Roll zozketa

Zozketako irabazleek SMS bidez jaso dute abisua.

Konponketa lan batzuk direla eta, Arrasateko igerilekuko aldagelak itxita egongo dira aldi batez

Udal igerilekuko aldagelak itxita egongo dira uztailaren 10etik abuztuaren 10era arte

Uda honetan, asteburuero bisita gidatuak eta mendi ibilbideak Arrasatez gozatzeko

Bisita gidatuak zapatuetan egingo dira uztailean, abuztuan eta irailean, eta mendi irteerak domeketan irailera arte.

Arrasateko Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu, uztailaren 7 eta 8an Monterron parkean ospatuko den Mondra&Roll jaialdira joateko

Izen ematea jada zabalik da uztailaren 4a bitarte (barne). Zozketa egingo da uztailaren 5ean.

Arrasateko Udalak “positiboki” baloratu ditu sanjuanak, eta parte hartze handia azpimarratu du

Herritarrek aktiboki parte hartu zuten programatutako jardueretan, eta eragile sozialen eta kulturalen inplikazioa baloratzen da. “Eragile horiek lan bikaina egin dute”, eta Arrasateko Udaleko arduradunek eskerrak ematen dizkiete

Arrasateko Udalak 100 bat ikurrin banatuko ditu doan BAZen herritarrek Frantziako Tourraren egunean balkoietan jartzeko

Ikurrinak BAZen hartzeko ordutegia: astelehenetik egubakoitzera 08:30-19:00 eta zapatuan 09:00-13:00

Tourra: uztailaren 2an hartuko diren neurriak

Ikusi kartelean zer-nolako argibideak iragarri diren uztailaren 2rako

Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juan jaiak indarkeria sexistarik gabeak izan daitezen

Jai egunetan ‘Indarkeria sexistarik gabeko gunea’ eta ‘arreta telefonoa’ herritarren zein bisitarien esku egongo dira

Aukeratu, zure bozkaren bidez, Arrasateko kirolari edo kirol talde onenaren saria 2023

Aitortza honen bitartez, herriko kirolariei, kirol taldeei eta kirolaren alde egiten duten herritarrei, eskerrak eman gura zaizkie, ekainaren 21ean egingo den galaren bidez.

Arrasaten kanpoko igerilekuak zapatu honetan, ekainak 17, zabalduko dira

Ondo pasatzeko eta freskatzeko diren igerileku horiek irailaren 17ra arte erabili ahal izango dira

Zapatuan, Bertako Produktuen Azokan, Debagoieneko txakolina protagonista

Goizeko 9:00etatik aurrera jarrita egongo dira saltokiak; udaberriko produktuez gain, bertan ekoiztutako bestelako produktu ugarirekin.

Abian da ‘Zeuk eiñ, zeuk jan' bazkariaren antolaketa

Bazkaria Azoka plazan egingo da, eta interesa duten pertsonek udalaren webgunean eman ahal izango dute izena ekainaren 12tik 17ra, edo lekua bete arte.

San Juanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan izena emateko epea zabalik ekainaren 15era arte

Interesdunek izenemateak.arrasate.eus webgunean edo BAZen eman dezakete jada izena.

Frantziako Tour-a Arrasaten: aldaketak trafikoan

Tourra uztailaren 2an iritsiko da Arrasatera. Errepideak 10:15ean itxiko dira. Publizitate karabana 11:30ean igaroko da. Lasterketa eta pelotoia 13:15ean.

Aurten hondakinen kanpainako mural lehiaketaren irabazlea: Arrasate Herri Eskolako ikasleak

Bigarren saria Aranzadi Ikastolako 6. mailako ikasleentzat.

EKKO eskola-komunitatea-kirola-osasuna

EKKO proiektuaren baitan, maiatz eta ekaina bitartean, LH 5. eta 6. mailako ikasleak lantzen ari dira PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK ETA GATAZKEN BIDERATZEA. Gai horiekgurasoekin batera ere jorratzeko, azken saioa antolatu dugu ikasturte honetako gurasoentzat.

2023ko Udaixen izena emateko epea zabalik

Ekainaren 27tik uztailaren 20ra bitartean egitarau zabala antolatu da, eta ekainaren 18a baino lehen eman behar da izena Gaztetxokoetan edo sare sozialen bitartez

Frantziako Tourra boluntario bila Arrasaten

Izen emateak ekainaren 11 baino lehen egin behar dira Tour Lagunak orrialdean

Hitzaldia atzerritartasunari buruz ekainaren 7an Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan

18:00etan izango da eta izena eman behar da aldez aurretik izenemateak.arrasate.eus webgunean

Emakume Txokoak ‘PETARE. Miren Egigurenen puskak’ liburuaren aurkezpen solasaldia antolatu du maiatzaren 24rako

Egiguren Caracasko Petare auzoan bizi izan zen 46 urtean, eta duela bost urte itzuli zen handik. Ibargurenek liburuan jaso ditu, batetik, Egigurenek urte horietan auzokideekin egindako lan komunitarioa eta, bestetik, hango bizimodua.

Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan datorren zapatuan, maiatzak 20

Azokaren ordutegia: 9:00-14:00. Azokarekin batera, tailer bat antolatu da etxean lorategi eta ortu bertikalak sortzen ikasteko.