Albisteak: Arrasate Geroa Ganoraz

Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune prestatuko ditu Arrasateko Udalak
Iraila eta urrian zehar informazio kanpaina bat gauzatuko du, txakurren jabeei gogorarazteko euren erantzukizunak zeintzuk diren eta haien inguruan zer araudi dagoen indarrean.

Arrasateko Udalak 12 kontratazio egingo ditu datozen hilabeteetan
Udalak herriko langabeak kontratatuko ditu interes publikoko lanak burutzeko. Sei hilabeteko iraupenekoak izango dira eta jardun osokoak. Izena emateko epea uztailaren 16tik 23ra (biak barne) izango da, Lanbiden.

Arrasateko zenbait kirolariri harrera berezia egin diegu udaletxean
Atletismoko, Gimnasia erritmikoko, Saskibaloi taldeko kirolariei eta Ivan Velasco txirrindulariari merezitako aipamen berezia egin diete gaur alkateak eta kiroletako zinegotziak.

Lanbai enplegu azoka bisitatzen izan gara
Arrasaten Enplegua Sustatzeko, Udaletik abiatu dugun planaren barruan dago Lanbai azoka, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dugu.

Lantokietara oinez edo bizikletaz joatea sustatzeko programa abiatuko dugu Debagoienean
Debagoienean egingo da lehenengo aldiz horrelako programa bat. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Arrasateko, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Oñatiko Udalek inplikatu gara urriaren 1ean hasiko den kanpaina honetan

Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntzak
Udalak, programa honekin, 2014an zehar egindako kontratuak lagunduko ditu. Diru laguntza jasotzeko, enpresek lantokia Arrasaten izan behar dute eta kontratatutako langabeak Arrasaten erroldatutakoak. Eskaerak BAZen aurkeztu daitezke jadanik.

Gaur online reputazioari buruzko hitzaldia eta bihar Lan elkarrizketa tailerra Kulturaten
Ekainaren 19an ospatuko da Lanbai enplegu azoka MUk Polo Garaian duen egoitzan. Azokarekin lotuta, gaur Online reputazioari buruzko hitzaldia izango da Kulturaten eta bihar Lan elkarrizketen tailerra.

Errekarekin zerikusia duen antzinako argazkirik ba al duzu?
Mankomunitatea errekari buruzko antzinako argazkien erakusketa bat antolatzen ari da herri ezberdinetan, “Ura eta Erreka Deba Ibarrean” astearen barruan.

Arrasaten Gipuzkoako 3.EkoCenterra inauguratu dugu
Berrerabilpena eta ekonomia solidarioa sustatzeko ireki du Emaúsek. Arrasateko Udalak 2.600 metro karratuko lokala utzi dio eta Foru Aldundiak 551.000 euro jarri ditu proiektu honetan

Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin eragingo dute gazteengana enplegua hurbiltzeko.
Elkarlan hitzarmen bat sinatu dute Lanbai enplegu azoka elkarrekin antolatzeko. Alkateak azpimarratu du hitzarmen honek enpleguan eta garapenean elkarrekin eragiten jarraitzeko ateak zabaldu dituela.

Debagoienean pixoihalak murrizteko egitasmoa
Programa hau estrategikoa izango da errefusa osatzen duen gairik delikatuenetako bati neurri prebentiboa ezartzeko, bestelako bizi eredu bat garatuz, haurrengandik hasita.

Elkarlana eta milioi erdiko inbertsioa Arrasaten enplegua sortzeko
Arrasateko Udalak enplegua sustatzeko plana gauzatuko du 2014an zehar. Langabetuek, Udalak, enpresek eta unibertsitateak, guztiek elkarlanean, parte hartuko dute herrian enplegua suspertzeko.