Albisteak: Emakume txokoa

Miren Agur Meabe idazlea maiatzaren 12an Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioan
Ibilbide luze eta oparoa du emakume protagonista Miren Agur Meabe Plaza idazleak. 2021ean Espainiako Poesia saria jaso zuen “Nola gorde errautsa kolkoan” poesia liburuagatik. Elkarrizketatzaile lanetan Eider Rodriguez Martin idazlea izango da.

Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argiztatzeko ‘Lumineszenteak’ erakusketa antolatu du Udalak apirilaren 28tik maiatzaren 13ra Kulturaten
LUMINESZENTEAK proiektuak diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen bizitza historiak eta irudiak batzen ditu. 2018-2021 bitarte, PALESTINAn, INDIAn, LAKOTA NAZIOAn eta EUSKAL HERRIAn bertatik bertara dokumentatutako narrazioak eta material grafikoa dakartza

Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 26, Seber Altube Plazan
Goizeko 10:00etan zabalduko da, 14:00ak bitarte. 20 postuk osatuko dute azoka eta askotarikoak izango dira erakutsi eta salgai izango dituzten lanak (poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa…)

‘Tlazoltéotl, plazeraren eta pasioaren jainkosa’ erakusketa ikusgai Emakume Txokoan martxoaren 31tik apirilaren 7ra
Irekiera egunean, martxoaren 31n, Rurru Mipanochia artistak zuzenean murala egingo du erakusketaren baitan, eta apirilaren 1ean eta 2an, tailer bana eskainiko du. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurrez Emakume Txokoan

Egitarau oparoa Arrasaten, ardatz hartuta ‘Martxoaren 8a’ Emakumeen Nazioarteko Eguna, jendarte parekidea sustatzen jarraitzeko.
• Arrasateko Emakume Txokoak eta herriko eragileek ezagutzera eman dituzte lankidetzan antolatutako hainbat ekintza.

Martxoaren 8ko esku orriaren irudia: June Baonza Pagaldairen ‘Feminismoa etxe’ lana
10 lan aurkeztu dira guztira, Emakume Txokoaren iritziz “ikuspegi propioa eta kalitatezkoa erakutsi dutenak”.

Emakume Txokoak 2022ko egitarauari ekingo dio otsailaren 18an Celeste Agüeroren ‘La encendida’ musika emanaldiaren bidez, 19:00etan
Emanaldi poetiko-musikala da, Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmoak, doinuak eta berbak batzen dituena.

Arrasateko Emakume Txokoak 2022ko lehen seihilekoaren programazioa aurkeztu du
Emakume Txokoak plangintza nagusi bi lantzen jarraituko du, emakumeen ahalduntzerako, berdintasunean eragiteko eta eraldaketa feminista sustatzeko ahaleginean: Jabetze Eskola, eta egitarau orokorra. Guztira 29 ekintza programatu dira.

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak martxan jarri du ‘Martxoak 8’ko XXV. Kartel Lehiaketa
Aurtengo edizioaren goiburua da: “Feminismoa denon kontua da”

Hainbat ekintza Arrasaten, azaroaren 25aren harira
Emakumeen* Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunari begira, Arrasateko Emakume Txokoak, Mugimendu Feministarekin elkarlanean, egitarau berezia antolatu du “Nik sinisketan dotzut, eta punto” lelopean

‘AmaHika entzuteko’ bertso saioa nokaz urriaren 28an Kulturaten
Jabetze Eskolan hausnarketa egin da hitanoaren eta bereziki nokaren erabileraren galeraren inguruan, eta beharra ikusi dute nokaren erabilera sustatzeko.

Urriaren 7an, ‘Carceles Bolleras’ dokumentala Kulturaten Cecilia Montagut eta Katia Reimberg egileen presentziarekin
Ikuspegi feminista batetik, lan honen bitartez, emakume presoen errealitatera hurbiltzeko aukera izango da eta aurkezpena eta solasaldiaren bitartez hausnarketarako tartea zabalduko da.

Arrasateko Emakume Txokoak berriro zabaldu ditu ateak ekintza egitarau zabalarekin
Irailetik abendura bitartean, Jabetze Eskolako ikastaroak eta guneak jarriko dira martxan, eta egitarau orokorraren barruan, hainbat ekintza eta ekimen eskainiko dira berdintasuna sustatu eta eztabaida feministak kaleratzeko.

‘Esnatu naiz’ antzezlana LGBTI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko
Arrasateko Emakume Txokoak antzezlana programatu du maiatzaren 19rako, Kulturaten, areto nagusian, 19:00etan

‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioa eskainiko da maiatzaren 5ean
Elkarrizketa publiko horietan emakumeek hartzen dute parte, erreferenteak direnak Euskal Herrian esparru askotan; kasu honetan, gonbidatua izango da Mari Luz Esteban Galartza antropologoa eta aktibista feminista, eta elkarrizketatzailea, aldiz, Maite Asensio Lozano, Berriako kazetari eta idazle feminista

Arrasaten ekintza egitarau oparoa Emakumeen Nazioarteko Egunerako
“Inor kanpoan geratu ez dadin” leloarekin, Arrasateko Udalak hainbat ekintza antolatu du herriko talde eta eragile batzuekin elkarlanean, besteak beste, Martxoak 8ko kartel lehiaketaren erakusketa, antzerkia eta liburu baten aurkezpena. Martxoaren 8an bertan, hainbat elkarretaratze deitu dira goizean eta arratsaldean.

Emakume Txokoak “Bertsolaritzaren genealogia feministak” bertso saioa antolatu du otsailaren 25erako
19:00etan Kulturateko Areto Nagusian izango dira Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak, Maite Berriozabal gai jartzailearekin batera.

Arrasateko Emakume Txokoak “Complicidades” argazki erakusketa antolatu du otsailaren 16tik 28ra
Emakume Txokoan izango da, otsailaren 16tik 28ra, eta ordutegi honetan bisitatu ahalko da: astelehenetik egunera 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara; egubakoitzean, 10:00etatik 15:00etara.

Arrasateko Emakume Txokoak 18 ikastaro antolatu ditu emakumeen jabetze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko
Otsailetik maiatzera bitarteko 18 ikastaroen helburua da lanketa pertsonalaren eta kolektiboaren bidez emakumeak ahalduntzea eta elkarren arteko sareak jostea.

Martxoak 8ko XXIV. Kartel Lehiaketa abian
Aurtengo edizioko leloa da Inor kanpoan geratu ez dadin, feminismoa aurrera!