Albisteak: Euskara

Euskara ikasteko 114 beka eman ditu Arrasateko Udalak 2019-2020 ikasturtean
Helduei zuzendutako 77 beka tramitatu dira eta haur eta nerabeentzat 37.

‘Euskara Familian’ tailerrak egin dira Arrasaten, hizkuntzaren transmisioaz ohartarazi eta erabilera bultzatzeko
3 saio burutu dira eta bertan, baliabideak eskaini zaizkie gurasoei, haurrek eta gazteek familiako komunikazioan euskara hauta dezaten.

Iker Pavonek eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatiko Arrasateko Udalaren saria
Arrasateko Udalak azterketaren kostua itzuliko dio. Juan Ramon Mendieta, Kultura Saileko zinegotziaren eskutik jaso du 410 euroko saria

Arrasateko udalak, merkataritza arloan euskara sustatzeko apustua berretsi eta zerbitzuen katalogoa berritu du
Udalak, batetik, euskararen normalizazioa eta, bestetik, lehiakortasuna helburu, zerbitzuak eskaintzen dizkie establezimenduei, dituzten hizkuntza beharrei aurre egin eta euren beharretara egokitutako hizkuntza zerbitzuak izan ditzaten

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian Arrasateko Udalak
Errenta aitorpena egiteko epea zabaldu berri da eta Arrasateko Udalak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Azken urteetan gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak, baina oraindik ere datua hobetu daitekeela uste du Udalak. Iazko kanpainan, arrasatearren %18k egin zuen errenta aitorpena euskaraz. 2006an %6k egin zuen. Bilakaera positiboa izan da beraz

Joseba Errastiri 410 euroko saria, gida baimena euskaraz ateratzeagatik
Aurten, 28 pertsonak atera dute gidabaimena euskaraz. Horien artean, 410 euroko saria zozketatu du Udalak. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa. Zozketaren irabazlea Joseba Errasti izan da, eta Juan Ramon Mendieta euskara saileko zinegotziaren eskutik jaso du saria

Euskararen Egunaren inguruko ekimenak
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta aste osoan zehar hainbat ekimen egongo dira martxan Arrasaten. Aurtengoan, indarrak bildu nahi ditugu, indarrak bildu aurrerantzean elkarrekin erronka berriei aurre egiteko. Arrasate euskaldunago bat nahi dugu eta 2018an norabide horretan urrats garrantzitsuak ematera goaz. Euskal hiztunen aktibazioa helburu, EUSKARALDIA 11 egun euskaraz ekimena abiatuko dugu.

Igor Galdosi 400 euroko saria gida baimena euskaraz ateratzeagatik
Aurten, 61 pertsonak atera dute gidabaimena euskaraz. Horien artean, 400 euroko saria zozketatu du Udalak. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa zozketatu da, 400 €. Zozketaren irabazlea Igor Galdos izan da, eta Juan Ramon Mendieta euskara saileko zinegotziaren eskutik saria jaso du.

1000 baino gehiago gara, guztion artean lortu dugu!!
Arrasateko dendetan euskaraz jarduteko prest agertu dira 1000 lagunetik gora. Oso berri pozgarria da, mila esker guztioi Arrasateko Euskalgintzaren izenean.

Euskararen Kale-Erabileraren Neurketa
“Zenbat erabiltzen da euskara kalean?” galderari erantzunez

Udalak Arrasate Euskaldun Dezagun elkartearekin 4 urtetarako hitzarmena sinatu du Jokin Zaitegi itzulpen beka antolatzeko
Hitzarmen honek helburu du AED elkartearen eta Arrasateko Udalaren arteko elkarlana sakondu eta areagotzea eta Jokin Zaitegi itzulpen beka 4 urtez bermatzea

Osakidetzan, nik euskaraz nahi dut
Osakidetzak aukera ematen digu herritarroi gure lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko.

Nagore Gomezek 400€ko saria irabazi du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik
Arrasaten 2015ean gidabaimena euskaraz atera zuten herritarren artean zozketa egin da. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa zozketatu da, 400 €, eta zozketan irabazlea, Leniz Autoeskolan gidabaimena atera zuen Nagore Gomez izan da.

Kirol eskoletako entrenatzaileentzako ikastaroa
Igor Jauregi eta Igor Arenaza dabiltza ikastaroa ematen.

Erabili, bizi, erabizi
Euskararen Eguna dela eta, Arrasateko euskalgintzak eta Udalak euskarara hurbiltzea erabaki duten pertsonei aitormena egin nahi diegu, euskararen biziberritze prozesua etengabe elikatzen dutelako pertsona horiek, eta haien guztien gogo, kemen eta ahalegina omendu nahi ditugu.

Arrasateko Udalarekin ere euskaraz kanpaina
Kanpaina bat jarri du martxan Arrasateko Udalak, administrazioarekin harremanetan euskararen erabilera bultzatzeko