Albisteak: Gazte Bulegoa

Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak
Arrasateko Udalak 2020 urteko sorosleen lan poltsa handitzeko oinarriak onartu ditu.

Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko
Herritarrek aukeran izango dute ekintza sorta zabala maiatzaren 17tik ekainaren 8ra.

Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko
Ekainaren 19ra bitartean 14 mendi ibilaldi eta bisita historiko eskainiko dira, Arrasateko historia, industria, eraikinak zein ingurune naturala ezagutzeko.

Apirilaren 30ean abiatuko da XVIII. Musikaldia 6 kontzertuko programa oparoarekin
Maiatzaren 22a bitarte luzatuko da ekimena eta kontzertu guztiak 19:30ean izango dira herriko txoko ezberdinetan

Sanjuanak 2022 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
Irabazleak 750€ko saria jasoko du

Egitarau oparoa Arrasaten, ardatz hartuta ‘Martxoaren 8a’ Emakumeen Nazioarteko Eguna, jendarte parekidea sustatzen jarraitzeko.
• Arrasateko Emakume Txokoak eta herriko eragileek ezagutzera eman dituzte lankidetzan antolatutako hainbat ekintza.

GIBaren aurkako borrokaren munduko eguna
Urtero legez, azken 25 urtetan egin den bezala, abenduaren 1eko eguna dela eta, Sexologia Zerbitzua kalera aterako da, sexualitate osasuntsu eta zabalago bat aldarrikatzera.

Hainbat ekintza Arrasaten, azaroaren 25aren harira
Emakumeen* Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunari begira, Arrasateko Emakume Txokoak, Mugimendu Feministarekin elkarlanean, egitarau berezia antolatu du “Nik sinisketan dotzut, eta punto” lelopean

‘Administrazio Orokorreko Teknikari’ bat hautatzeko deialdia
Izena emateko epea: azaroaren 5etik azaroaren 12ra bitartean (biak barne).

Udalaren “Gazteen Enplegu Sustapena 2021”: izena emateko epea azaroaren 4 arte irekita
Udalak iragarritako Enplegu Sustapen Plana 2021eko gazte langabeei erreserbatutako hiru lanpostuetarako hautaketa prozesuetan parte hartzeko izen-emate epea irekita dago; Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

Arrasateko Udaleko ‘Euskaltegiko irakasle’ plaza bi betetzeko eskabide orriak aurkezteko epe berri bat ireki da
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden Euskaltegiko irakasleen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa prozesuaren deialdiaren 2. izen emate epea ireki da 2021-10-28an

Bi bisita gidatu urriaren 30ean ‘Gaba beltza’ ezagutzeko
• Bisita euskaraz 10:00etan izango da eta gazteleraz 11:00etan, Herriko Plaza Nagusitik abiatuta. 55 minutuko iraupena izango du bisita bakoitzak. • Aurrez izena eman behar da BAZ-en 943 252 000 telefonora deituta edota www.arrasate.eus/ezagutu web atarian.

Arrasateko Udalak 20 langabe kontratatuko ditu 2021eko Enplegu Planaren barruan
Ekimenak helburu du herritar langabeen lan munduratzea bultzatu eta erraztea, enplegu aukerak eskaini eta herriaren garapen ekonomiko zein soziala sustatzeko, bereziki kolektibo zaurgarrienen artean

Arrasateko Udalak kultura ekintzetako laguntzaileen lan poltsa bat sortu du
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du kultura ekintzetako laguntzaileen lan poltsa bat sortzeko

Arrasate Bluesek bluesaren aitzindariak hartuko ditu gogoan
Hirugarren Arrasate Blues jaialdiak 7 agertoki izango ditu, eta 10 taldek alaituko dituzte Arrasateko kaleak uztailaren 15etik 18ra

Sanjuanetan, erabat kulturaren alde
Egitaraua ekainaren 19an hasi eta 26an amaituko da, eta mota guztietako 20 ekitaldi izango dira aukeran, adin tarte guztiei zuzenduak

SHREC proiektua garatzeko eta dinamizatzeko teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua
Arrasateko Udalak SHREC proiektuaren eduki teknikoen lanketaz arduratzeko eta horrekin lotuta Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean ezarritako zehaztapenak garatzeko teknikari bat kontratatuko du presazko izaerarekin.

Arrasateko Emakume Txokoak 18 ikastaro antolatu ditu emakumeen jabetze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko
Otsailetik maiatzera bitarteko 18 ikastaroen helburua da lanketa pertsonalaren eta kolektiboaren bidez emakumeak ahalduntzea eta elkarren arteko sareak jostea.