Albisteak: Hirigintza

Hirigune Historikoaren Birgaitze Integraturako Plan Berezi berriak Alde Zaharra “erakargarriago” egitea du helburu
Arrasateko eragile askoren adostasunarekin, garai berrietara egokitzeko, Plan Berezia berrikusteko prozesua ireki zen 2019an

Eusko Jaurlaritzak 7,37 milioi euro bideratuko ditu Arrasateko Santa Teresa auzoaren hiri-berroneratze integralerako
Plan integrala da, eta eraikinetan, hiri-ingurunean eta gizarte-eremuan esku hartzea sustatzen du, irisgarritasuna eta etxebizitzak hobetuz

Irailaren 1etik aurrera TAO zerbitzua berriro ere abian, egokitzapenekin
Abuztuan TAO sistema bertan behera egon da eta irailaren 1ean berriro sartuko da indarrean.

AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat
Aldizkaria bi hilean behin argitaratzen da gaztelania-ingelesa edizio elebidunean, eta banatzen da Europako, Amerikako eta Asiako arkitekturako liburu denda espezializatuetan.

Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean”
Obrak 2021eko azaroan hasi ziren, eta 2 urteko epea dago proiektu osoa exekutatzeko. Lana 9 fasetan banatu da, eta aurreikusten da fase bakoitzak 2 hilabete eta erdi behar dituela obra exekutatzeko

Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du
Helburu horrekin, datozen asteetan iritzi azterketa bat egingo da, bizilagunei telefonoz egindako inkesten bidez, eta gizarte eragile nagusiekin elkarrizketa saioak egingo dira.

Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean
Aramaio errekaldeko horma, etxeen inguruko urbanizazioa eta Etxetxikiak kaleko albo baten berrurbanizazioa egingo dira, non bidegorri zati bat sortuko den.

TAO sisteman udan zehar burutuko dituen aldaketak iragarri ditu Udalak
Guztira 194 ekarpen jaso ditu Udalak. Hala nola, Arrasateko gremioentzako txartel berezi bat sortuko da, 2 ordu dohaineko tartea egongo da TAO urdinean eta gorrian, etxebizitzek 3. txartela lortzeko aukera izango dute, eta eremu berriak TAO sisteman sartuz eta aparkatzeko zenbait gunek ere egokitzapenak izango dituzte.

Arrasateko Udalak ospitalearen eta autobus geltokiaren alboko behin-behineko aparkalekua txukunduko du datorren astean
Zorua drainatuko da putzurik ez sortzeko eta hartxintxar geruza batez zolatuko da.

Santa Teresa-Agerreko igogailuak eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira 2,2 milioi euroko inbertsioarekin
Udalak aurkeztutako hiru aukeren artean, herritarrek aukeratu zuten Elkano, Galizia eta Santa Teresa kaleetako 3 igogailu eta 4 pasabide hartzen dituen proiektua

Arrasateko Udalak babes ofizialeko 66 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko du San Andres Berrin
Udalak 991,59 m2-ko lurzati bat jarri du salgai lehiaketa publiko bidez, eraikigarritasuna duena. Ezarritako gutxieneko balioa 1.725.000 eurokoa da.

Abenduaren 4tik aurrera, TAO sistema berria indarrean jarriko da bi hilabetez, probaldian
Udalaren helburua da herritarrek OTA sistema berria ezagutzea. Ez da isunik jarriko, bakarrik abisuak eta gomendioak egingo dira

Alde Zaharrean zuntz optikoa ezartzeko lanei ekin die Udalak Ferrerias kalean
Kanalizazio lanak dira hasi berri direnak, egungo Telefonicaren kanalizazioa eta zuntza eraman behar den eraikinen artekoa, hau da, barrualdera sarbide prestatua duten eraikinetara lotzeko

Arrasateko Udalak izena emateko epea zabaldu du, espazio publikoaren erabilera arautzen duen ordenantzaren prozesuan parte hartzeko
Eztabaidarako lantalde bat sortuko da, herriko profil askotako pertsonek osatuko dutena: Arimazubi, Kontzesiño-Erdigune eta Uarkapeko bost pertsona, ostalaritzako profesionalak, merkatariak eta desgaitasuna duten pertsonen elkarteko ordezkariak.

Udalak erabaki du udal ordenantza arautzailea, bide publikoa terrazekin (mahai-aulkiekin) eta beste instalazio batzuekin okupatzea arautuko duena, idaztea
Arrasateko Udalak espazio publikoetan mahai-aulkiak jartzeko lizentziak eman dizkie ostalaritza establezimenduei, horiek ematea egokia eta komenigarria den baloratu ostean eta, nolanahi ere, erabilera pribatiboaren eta erabilera orokorraren arteko bateragarritasuna kontrolatu, batez ere kontutan harturik eremu horretan zein den okupazio horren eragina.

Urriaren 4tik aurrera tramitatu ahalko dira TAO Egoiliarren txartelak
Udalak, aurrez, TAO sistemaren inguruko informazioa eta Egoiliar txartela tramitatzeko inprimakia etxe guztietara banatuko du, herritarrei tramitazioa errazte aldera.

Zalduspeko autobus geltokia eta herribusaren 3. linea hibrido berria abian astelehenetik aurrera, uztailak 19.
Zalduspeko behin-behineko geltoki berriak tokia du aldi berean 6 autobus hartzeko, eta 3 markesinez osatua dago. Darsena sistema izango du.

Erguingo 4 igogailu publikoak martxan
Udalaren inbertsioa, BEZa barne, 2.570.352,76 eurokoa izan da, eta obrak 18 hileko epean egin dira

Garibai etorbidea oinezkoentzat 2022an
Garibai kalearen eraberritzea, Ekobulebarraren obraren barruan, oinezkoentzat izango da bizilagunen eskaera kontuan izanda. Zoladura eta saneamendua berrituko dira, eta bertako zuhaitzak mantendu, espaloi zabalak eta bidegorria integratu, irisgarritasun eta mugikortasun baldintza guztiak bete

Arrasateko Udala TAO sistemaren seinaleak jartzen hasi da
Adieraziko da gunez gune eta unez une non jarriko diren seinaleak, bertako erabiltzaileak eta bizilagunak jakitun izan daitezen