Albisteak: Ingurumena

Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban
Proiektua azaltzeko hitzaldiak egingo dira Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan maiatzean. Interesa duten herritarrek aurretiko izen-ematea egiteko aukera izango dute orduan.

Uribe eta Uribarri auzoetako aire kalitatea aztertzeko neurgailu bat jartzeko eskaera luzatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari
Uribe eta Uribarri kaleen inguruko bizilagunen eta erabiltzaileen iradokizunen harira luzatu du Udalak eskaera.

Konposta egiteko gunea egokituko da Garagartza auzoko ortuetan
Lanak Protec enpresak egingo ditu, 8.659,97 euroko inbertsioarekin.

Airearen kalitatea Arrasaten, “bikaina” 2021ean
Kontabilizatutako karbono dioxido kopurua ez zen miligramo batera iritsi, zehazki 0.73 mg.

Uribarriko ibilgailuen garbitokian ur kontsumoak beherantz jarraitzen du bigarren urtez erreskadan
2020az geroztik, Arrasaten erroldatutako pertsonek bakarrik erabili dezakete garbitokia

Kurtzetxikik (Larragainen) 100 abelburu hartuko ditu 2022an
• 2022an, Arrasateko 7 abeltzainek izango dute euren ganadua Larragainen, 2021ean bezala: 29 behi eta behor, eta 65 ardiko artaldea ibiliko dira bertako larrean.

Abian da “Zaborra gehiegi, kalte larregi” kanpaina
Debagoieneko Mankomunitatearekin batera, Udalako Ingurumen Eskolak kanpaina bat abiatu du Debagoieneko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin egiteko.

Feria eta 1.000 zuhaitzen landaketa, aurtengo Zuhaitz Egunean
Urtarrilaren 15ean ospatuko da Zuhaitz Eguna Arrasaten.

Ikasturte berriari ekin diogu Udalako Ingurumen Eskolan
Gaua pasatzeko egonaldiak ere berreskuratu ditugu, osasun larrialdiagatik izandako etenaldia eta gero.

Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatuko du Arrasaten
Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza-sustatzaileak Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako alkateen eskutik jakin dute kooperatibaren eguzki-parkea non kokatuko den, Garaia Poloan

Udalak erabaki du “Eguzki energia kaptatzeko sistemak jartzea arautzen duen udal ordenantza” eguneratzea
Arrasateko Udalak, energia trantsizioarekin eta energia berriztagarriekin duen konpromisoari eutsiz, erabaki du 2007tik indarrean dagoen ordenantza moldatzea. Ordenantza berriak aldaketak barneratu gura ditu, aurrekoak zituen hutsuneak bete eta gaur egungo testuinguruari erantzun sendoa emateko.

‘Eskolara Oinez’ eta Herribusa doan Arrasaten irailaren 16tik 22ra, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea baliatuz
Aurten ere, azken 6 urtean bezalaxe, Arrasate Herri Eskolako 4. 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute “Eskolara Oinez” egitasmoan. Egun horietan, Ingurumen Eskolako irakasleek gidatuko dituzte eskolaraino iritsiko diren bi ibilbideak; bata Biteritik irtengo da eta bestea Kurtzetxiki plazatik

“Eskolara Oinez” Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astean
Helburua da eskolarako bidean motordun ibilgailuak alde batera uztea

“Zaborra lurrera, mundua kalera” kanpainako lehiaketak badu irabazlea
Irabazleak izan dira Kurtzebarri Herri Eskola, Arrasate Herri Eskola eta Arizmendi Ikastola (Almen gunea).

Eskolako Agenda 2030en itxiera saioan ikasleek proposamenak aurkeztu dizkiote udalari osoko bilkuran
Ikasturte osoan zehar egindako lanen ondorio dira ikasleek udalari egindako proposamenak

Pandemiak eta ingurumenaren zaintzak zer lotura duten aztertzen udalako ingurumen eskolan
Ikasleak parte hartzen ari dira Udalako Ingurumen Eskolako ekintzetan egoera berriak eskatzen dituen ohiko neurriekin.

Udalak abian jarri du Natura Ibilbideen Sareko bideak eta bidezidorrak garbitzeko lanen adjudikazioa
Zehazki, 49 km-ren mantentze lanak egingo ditu, aipatutako sarea eta sare horrek biltzen dituen bide eta bidezidor guztiak behar bezala bermatzeko.

Udalak aldaketak egingo ditu Erregebidea-Bedoña ibilbidean, ingurunearen erakargarritasuna eta balio naturala indartzeko
Horretarako, egungo ibilbidearen barruan, Kortaburuko gaina sartuko du, Etxezarreta parkeko gailurrik esanguratsuena, eta, horrela, aukera egongo da parkeko biodibertsitate aberatsaz eta Kortaburuko tontorreko paisaia ikusgarriaz gozatzeko.

Arrasateko Udalak martxan jarri du informazio kanpaina bat Arrasateko etxebizitzetan energia fotovoltaikoaren instalazioa bultzatzeko
SHREC ekimen europarraren baitan, helburua da herritarrak sentsibilizatzea Arrasateko etxebizitzetan energia berriztagarria sortzeko instalazioen inguruan eta gaiaren inguruan informazio zuzena eta gardena eskaintzea.

Udalak Deba eta Aramaio errekak garbitu ditu
Arrasateko Udalak Deba eta Aramaio erreken ubidean eta ertzetan pilatzen den zaborra batu eta jaso du, eta bertako zuhaixkak eta zuhaitzak mantendu