Albisteak: Jaiak

Santamas eguneko jairik izango ez bada ere, herriko eragileek eta udalak hainbat ekintza antolatu dituzte
Kultura eragileen, kultura elkarteen, Santamas komisiñuaren eta udalaren artean, prebentzio eta segurtasun neurri guztiak beteta, ekintzez osatutako egitaraua antolatu da abenduaren 17tik 31ra bitarte

Arrasate Gabon giroan murgilduko da abenduaren 2an, Gabonetako argiak isiotuta
Argiok isiotuko dituzte Aspace Gipuzkoako Garuneko paralisiaren elkarteak eta Atzegi adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak. Aspacek 50. urteurrena ospatzen du eta Atzegik 60.ena.

Sanjuanetan, erabat kulturaren alde
Egitaraua ekainaren 19an hasi eta 26an amaituko da, eta mota guztietako 20 ekitaldi izango dira aukeran, adin tarte guztiei zuzenduak

Arrasateko Udalak iragarri du bat egiten duela Maritxu Kajoi Komisiñuak hartu duen erabakiarekin Maritxu Kajoi Eguna ez ospatzeko, eta kontrol neurri bereziak hartuko dituela
Arduraz jokatzeko garaia da, eta herritar zein bisitariei dei egiten diegu jairik ez ospatzeko. Arrasaten ez da izango jai ekitaldirik, ez gaueko autobus linearik, ezta inolako zerbitzu gehigarririk ere

Heldu dira Eguberriak Arrasatera!
Kaleko argi-apaingarriak abenduaren 5ean Goikobalu Txiki abesbatzak eta Atletismo elkarteak piztuko dituzte eta aurtengoan Gabonetako zuhaitza ere jarriko da Biteri plazan

Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak
Kartelak aurkezteko epea urtarrilaren 17ra arte da

Santamasak 2017 erakuslehio lehiaketa martxan
Urteetako ohiturari jarraituz, lehiaketa antolatu du Udalak

Iritsi dira eguberriak Arrasatera
Abenduaren 2an piztuko dira kaleko argi-apaingarriak eta aurten ere izotz pista ezarriko da Biteri plazan herriko haur, gazte zein helduentzat

Aurtengo Santamasak ate joka!
Egitaraua aurkeztu dute, aurten hainbat berrikuntzekin, jai egun haundi hau disfrutatzeko