Albisteak: Kultura

Bisita gidatuak antolatu dira arrasatearrentzat, Juan Arzamendi Musika Etxea ezagutzeko
20 bisita gidatu izango dira, abenduaren 2tik 17ra bitartean. Bisitak Arrasate Musikaleko kide Igor Larrañagak zuzenduko ditu. Gehienez ere 25 lagunek parte hartuko dute bisita bakoitzean.

‘Heldu da kontua’ helduentzako euskal kontalarien zirkuituak Maider Alcelay saritu du, eta kontaketa eskainiko du azaroaren 17an Arrasaten
Maider Alcelayk ‘Emeen kemen’ saioa eskainiko du Igor Sala musikariarekin batera azaroaren 17an, 19:00etan, Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan. Saioa doakoa izango da.

Arrasateko Udalaren Juan Arzamendi Musika Etxea proiektuak 2 milioi euro lortuko ditu NEXT Generation funtsetatik
Estatuan 405 proiektu aurkeztu dira eta Arrasateko Musika Etxearen proiektua 8.ena izan da baloratuenen artean .

Udalak 17.550 euroko dirulaguntzak bideratu ditu Kulturolako erabiltzaileen ekipamendua hornitzeko
Laguntza jasoko dute Txorbela Otxoteak, Portaloi elkarteak, Trikitixa Eskolak, SUDC-ek, Sambamaña batukada taldeak, Margo taldeak, Doke antzerki taldeak, Txikitxu-Arrostaiz dantza taldeak, Santamas komisiñuak, Udalaxpe txistulari taldeak eta Loixe zeramika elkarteak.

Zabalik dago Santamasetan saltokiak jartzeko baimena eskatzeko epea
Eskaera egiteko epea azaroaren 15ean amaituko da, eta eskaerak egin daitezke www.arrasate.eus-en, egoitza elektronikoaren bitartez, eta BAZen.

Urriaren 29an Arrasaten Go!azen 9.0 seriearen aurrestreinaldirako sarrerak doan eskuratu ahal izango dira egubakoitz honetatik aurrera
Telesaileko aktoreak ere ekitaldian izango dira.

Urriaren 14tik 16ra ospatuko da aurten Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia
Arrasate izango da aurten jaialdiaren erdigunea, eta hainbat jarduera antolatu ditu Mankomunitateak bertan.

Larunbat honetan, urriak 8, Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Monterron parkean
18:30etan hasiko da egitaraua. Euria eginez gero, Amaia Antzokian izango dira kontzertuak. Doan izango da ekintza eta arrasatear zein bisitari guztiei dago zabalik

AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat
Aldizkaria bi hilean behin argitaratzen da gaztelania-ingelesa edizio elebidunean, eta banatzen da Europako, Amerikako eta Asiako arkitekturako liburu denda espezializatuetan.

Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin
Guztira 10 ekitaldi programatu dira: Arrasate Musikal Big Band, Donostiako Orfeoia eta Arrasate Musikal, Gazte, Homiens, “Mondra & Roll“ Rock jaialdia, “Nudo”, Arrasate Blues, Ugandan Sticks eta haien danborrak, Alive / Dye, Dye eta Akabo!.

Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei
Udalak herritarren eta kultura eragileen lana eta konpromisoa azpimarratu ditu. Era berean, nabarmendu du inplikatutako guztiek portaera eredugarria izan dutela.

Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an
Izen ematea jada zabalik da ekainaren 30a bitarte (barne). Zozketa uztailaren 1ean egingo da

231 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko
Horrez gain, 80 urtetik gorako herritarrentzako omenaldian, 100 izen emate egon dira momentuz eta ‘Zeuk eiñ, zeuk jan’ bazkarirako, berriz, 1.039 pertsonak eman dute izena.

Haur Danborradak 60 traje berrirekin desfilatuko du zapatuan, ekainaren 18an
Bi barrilero konpainiak traje urdina eta berdearekin desfilatuko dute, zaldien gainean doazen neskatilak lila koloreko trajez eta jeneralak traje beltzez

San Juanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan izena emateko epea zabalik ekainaren 15era arte
Interesdunek aurrez izena eman beharko dute webgunean edo BAZen.

Apirilaren 30ean abiatuko da XVIII. Musikaldia 6 kontzertuko programa oparoarekin
Maiatzaren 22a bitarte luzatuko da ekimena eta kontzertu guztiak 19:30ean izango dira herriko txoko ezberdinetan

Arrasateko Udal Bibliotekak 12.000 bazkide baino gehiagorekin itxi zuen 2021a
Bazkide berrien joera igo egin zen iaz, duela bi urteko datuekin alderatuz. Bazkideen %30ak erabili zuen mailegu zerbitzua; osotara 42.500 mailegu burutu ziren.

Sanjuanak 2022 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
Irabazleak 750€ko saria jasoko du

‘Lezetxiki, Neardentalen lurraldea’ erakusketa ezagutzeko, bisita gidatuak, hitzaldiak eta erakustaldiak antolatu dira
Otsail, martxo eta apiril artean, arrasatearrek aukeran izango dituzte 9 bisita gidatu, 3 hitzaldi eta erakustaldi bi.

Kudeaketa tasa kendu da erabiltzailearentzat kultura ikuskizunetarako online sarrerak erostean
Kudeaketa tasa udalak hartuko du bere gain.