Albisteak: Kultura

18. Udazabal ekainaren 30ean abiatuko da: 11 ekitaldiko programa bat eta bertako artistak taula gainean
Hilaren 22an, 12:00etatik aurrera, sarrerak doan hartu ahal izango dira udalaren webgunean

Arrasate Bluesek bluesaren aitzindariak hartuko ditu gogoan
Hirugarren Arrasate Blues jaialdiak 7 agertoki izango ditu, eta 10 taldek alaituko dituzte Arrasateko kaleak uztailaren 15etik 18ra

Sanjuanetan, erabat kulturaren alde
Egitaraua ekainaren 19an hasi eta 26an amaituko da, eta mota guztietako 20 ekitaldi izango dira aukeran, adin tarte guztiei zuzenduak

‘Biblioteka etxera’ zerbitzu berria 80 urtetik gorako pertsonentzat
Zerbitzuaren onuradun izateko, beharrezkoa da liburutegiko bazkide izatea eta etxez etxeko mailegu zerbitzuan izena ematea. Eskaerak telefonoz edo Internet bidez egin ahal izango dira. Eskatzaileak 21 egunez eduki ahal izango ditu bibliotekako dokumentuak.

Arrasateko Udalak lehiaketa bat zabaldu du Kulturolako mendebaldeko fatxadan horma irudi bat egiteko
Eraikinaren historiari erreparatuz, horma irudiaren gai nagusia izango da Arrasateko industria. Helburua da Kulturola lotzea kultura lantegi baten ideiarekin eta, aldi berean, herriko industria tradizioaren eta jardueraren testigantza jasotzea.

Arrasatek XVII. Musikaldia ospatuko du apirilaren 16tik 25era bitartean
Guztira 6 emanaldi eskainiko dira bi asteburutan banatuta, eta guztiak 19:00etan egingo dira osasun, segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuta.

Kulturola eraikina birgaitzeko lanak 2021aren amaieran amaituko dira
Kulturola eraikinaren ondare babesaren mailak, eraikina dagoen inguruan lursail kutsatuak egoteak eta, bereziki, Covid-19ak obra garatzeko sortu dituen eragozpen teknikoek gauzatze denbora luzatzea eragin dute. Halaber, efizientzia energetikoa handitzeko asmoz, proiektuaren hasieran ezarritako teknologia eguneratu da.

‘Yo, la peor del mundo' musikala abenduaren 5ean Amaia Antzokian
Arratsaldean, 19:00etan, eta sarrerak eskuragarri daude www.arrasate.eus webgunean.

Arrasaten azaroko kultura eskaintzan zinea, kontzertuak, haur antzerkia eta musikal bat, Covid-19a dela-eta ordutegi eta neurri bereziekin
Covid-19aren osasun krisiagatik, eta Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako 38/2020 Dekretuan zehaztutakoa jarraituz, neurri bereziak hartu dira, tartean ordutegiak egokitu dira: astelehen eta martitzeneko zine emanaldiak 19:00etan; asteburuetako azkena 20:00etan, eta haur zinea 16:00etan.

Juan Azarmendi Musika Etxearen obrei dagokien abala bereganatzea lortu du Arrasateko Udalak, 239.777 eurokoa.
Kopuru hori bideratuko da obra eten, proiektua berriro abian jarri eta bitarte horretan eraikinean hartu behar izan diren segurtasun neurriak finantzatzeko.

Sei kontzertu, antzerkia, dantza eta zirkoa ekarriko ditu Arrasatera Udazabal ekimenak uztailaren 3tik 30era
11 kultura emanaldi egongo dira uztailaren 3tik 30era Arrasaten, Udazabal programaren eskutik: sei kontzertu, zirkoa, dantza, antzerkia etab.

San Juan jaietan ekintza sinboliko bakarra egingo da
Covid-19ak eragindako egoera dela eta San Juan jaiak ezingo dira normaltasunez ospatu. Hori horrela, ekintza sinboliko bakarra egongo da jaietan parte hartze duten eragile guztien elkarlana islatuko duena.

Bihartik aurrera ikasi eta irakurri ahal izango da Arrasateko udal bibliotekan, eta ordenagailuen zerbitzua ere eskainiko da
Maileguak eta itzulketak orain arte bezala egin ahal izango dira, eta bihartik aurrera 30 leku egongo dira bibliotekan irakurri eta ikasteko, eta 7 postu ordenagailuak erabiltzeko, gehienez ordubeteko saioetan.

Arrasate ezagutzeko eta bertako turismoa sustatzeko, Arrasateko Udalak bisita gidatuak eskainiko ditu Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean
Arrasateko ondarea balioan jartzeko bisita gidatuetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da arrasate.eus/ezagutu webgunean

Arrasatek bertan behera utziko ditu gaur arte ezagutu ditugun San Juan jaiak
Arrasateko Udalak, udal talde politiko guztien onespenarekin (EAJ, EH BILDU, PSEE Elkarrekin Arrasate) eta Kultura Batzordearen proposamenez, ekainaren 23tik ekainaren 26ra ospatzea aurreikusia zeuden San Juan jaiak bertan behera uztea erabaki du; hala ere, jaiak irudikatzeko ekintza sinbolikoren bat egitea ez da baztertu.

udaberriko ostegunERO: apirilak 30ean ‘Bizitzaren laborategian’ eta ‘El aroma del cuscús’ emanaldiak
Emanaldi hauek ikusgai egongo dira ostegun honetan, apirilak 30, 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna
Udal bibliotekak programazio berezia prestatu du

Leixuri Doyagueren ‘Irriherri’ kartelak iragarriko ditu 2020ko Arrasateko iñauteriak
Epaimahaiak lanaren “originaltasuna, teknika, muntaia eta gaiarekin duen lotura estua” jarri ditu balioan. Doyaguek, kartel lehiaketaren irabazle suertatuta, 400 euroko saria eskuratu du

Kulturola egitasmoa garatzeko 1.100.000 euroko diru-laguntza lortu du Arrasateko Udalak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik
Eraikina birgaitzeko lanen exekuzioa abian da jada. Aurrekontua 6.150.000 eurotakoa da eta zaharberritze lanak egiteko epea 16 hilabetetakoa

Inauteriak 2020 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
Irabazleak 400 €ko saria jasoko du