Albisteak: OZMA

Herritarrek Zerrajera kaleko haur parke berriaren diseinua aukeratuko dute
Parkeak 505 metro koadroko azalera du. Aurrekontua 60.000 eurokoa izango da eta diseinuan eskaintzen diren jokoak, zati batean, egokituak izango dira haur elbarrientzat.

Sanjuanetan kalez kaleko salmenta postuak jartzeko, behin-behineko baimenak
Zozketa egin osteko zerrenda

Herritarrek 8,5eko batez besteko nota eman diote hiri-autobusaren zerbitzuari
Guztira 185 inkesta egin dira erabiltzaileen artean; horietatik 93 1. linearen erabiltzaileei dagozkie, eta 92 2. linearen erabiltzaileei.

San Juanetan kalez kaleko salmenta postua jartzeko lizentzia
San Juanetan kalez kaleko salmenta postua jartzeko lizentzia eskuratu ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik da dagoeneko

Uribe auzoko parkea ‘Kaleidoskopio’ eta Legarra plazakoa ‘Erdi Aroko hiri’ bihurtzea aukeratu dute herritarrek
• Prozesu partehartzaile honetan 2.306 herritarrek eman dute botoa eta nabarmentzekoa da herriko gaztetxoek izan duten partehartzea • Udalak instalazio horiek berrituko ditu 120.000 euroko partida batekin, 2022ko Udal aurrekontuetan jasoa: 40.000 euro Uribe parkerako eta 80.000 euro Legarrarako. • Lehiaketa publikora aterako da apirilean parkeen kontratazioa, aukeratuak izan diren parkeak eredu bezala erabiliz. Parkeen eraberritze lanak urteko azken lauhilekoan burutzea du asmo Udalak.

Abian da partaidetza prozesua Uribe auzoko eta Legarra plazako parkeak berritzeko
Bozketa prozesua abian jarriko da astelehen honetan, martxoaren 7an, eta zabalik egongo da martxoaren 20ra arte.

Obenerreka frontoian kokatuko den Parkour Parkea eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira
Obraren aurrekontua 217.994,41 eurokoa da, BEZa barne. Lanek 4 hilabete irautea aurreikusten da. Udalaren helburua da urteko bigarren seihilekoan Parkour parke berria zabalik izatea.

Arrasateko Udala Garibai etorbidean Eguneko Zentroa eraikitzen hasiko da otsailaren 28an
Lanak egingo ditu Goitu Eraikuntzak SL enpresak, lehiaketa publikoan emaitzarik onena lortuta. 474.448,53 euroko aurrekontua izango du, eta aurreikusten da lanek 6 hilabete eta erdi irautea.

Udalak amaitu ditu dagoeneko Gesalibar auzoan euste horma bat berregiteko lanak
Lanek hilabete bi iraun dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egin ditu eta 88.611,46 euroko inbertsioa egin da

Udalak Gipuzkoako lehen zebrabide adimenduna jarriko du Otalora Lizentziaduna kalean, bide segurtasuna indartzeko
Bertan oinezkoentzako pasabide adimenduna jarriko da, elkarren artean konektatutako 12 argi plakaz osatua. Sentsoreekin aktibatzen dira oinezkoek gurutzatzen dutenean

Alde Zaharrean zuntz optikoa ezartzeko lanei ekin die Udalak Ferrerias kalean
Kanalizazio lanak dira hasi berri direnak, egungo Telefonicaren kanalizazioa eta zuntza eraman behar den eraikinen artekoa, hau da, barrualdera sarbide prestatua duten eraikinetara lotzeko

Udalak eustorma bat berregiteko lanei ekin die Gesalibar auzoan
Lanek hilabete bi inguru iraungo dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egingo ditu eta aurrekontua da 88.611,46 euro.

Udalak 3. autobus linea azkarraren ibilbidea egokitu du eta Zalduspe-Ospitalea geltoki bateratua sortu, garraio publikoaren erabilera sustatzeko
Neurriok indarrean sartuko dira irailaren 13tik aurrera.

Erguingo Herri Eskolako komunen berritzea amaitu ondoren, Jagolearen Etxea eraberritzea abian, hezkuntza-erabilerarako egokitzeko
Guztira, 1. eta 2. solairuko 4 WC gune berritu dira, 1. solairuan 9 komun izatetik 17 izatera igaro dira eta bigarren solairuan 9 komun mantendu dira. Aurrekontua, guztira, 151.958,79 eurokoa izan da (BEZik gabe).

Erguineko Herri Eskolako eraikineko komunen eraberritzea, martxan
Guztira 1go eta 2. solairuko 4 WC gune berriztuko dira. 1go solairuan 9 komunetik 17ra pasaz, eta bigarren solairuan 9 komun mantenduz. Aurrekontua 151.958,79 eurokoa da (BEZ gabe). Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen hamabostaldian amaituko dira lanak

Arrasateko Udalak zoladura berritzeari ekin dio Nafarroa etorbideko hainbat lekutan
Zoladura konponduko da, estolda zulo batzuk berrituko dira, arekak berriztu eta leku batean espaloiko zoladura konpondu

Metatutako energia kostua 255.145,53 eurotan eta kontsumoa 1.447.217 kWh-tan murriztu da Arrasaten 2017-2020 bitartean
Jaitsiera orokorra izan den arren, gehienbat urteko lehen eta azken hiruhilekoan nabarmendu da; 2017ko abenduan, esaterako, kostua 78.947 eurokoa zen eta kontsumoa 433.659 kWh-koa, eta 2020an izan zen 51.298 eurokoa eta 328.699 kWh-koa.

251 arrasatearrek parte hartu dute Parkour parkearen diseinuaren aukeraketan, Obenerreka pilotalekuan kokatuko dena
Martxoaren 18tik apirilaren 11ra bitartean, herritarrek bozkatu dute udalak aurkeztutako hiru aukeren artean gustukoen duten proposamenaren alde: 3. diseinua izan da bozkatuena, 71 botorekin.

Arrasate parte hartzen ari da 'Gipuzkoako Azoken Sarea' egitasmoan, herriko azoka sustatzeko
Herritarrek prozesuan parte hartzeko, aukera bi zabaldu dira: inkesta bat betetzea udalaren webgunean, edo inkestak betetzea, eskuragarri paperean azokako saltokietan. Herritarrek, interesik izanez gero talde dinamikan parte hartzeko, mezu bat bidali dezakete merkatuplaza@eurogap.es helbide elektronikora