Albisteak: OZMA

Martxan da Herri Eskolako Erguin eraikineko komunak berritzeko proiektuaren adjudikazio prozesua
Lanen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 156.897,11 eurokoa da (BEZ barik), eta asmoa da obrak adjudikatu eta 8 asteko epean amaituta izatea

Arrasateko udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen batzordearen azalpen oharra
Udal zerbitzu teknikoek azterlan bat egin dute, 2019. urteari dagokiona, "Cespa, Arrasate Jardines" izeneko enpresak idatzia, udalerriko hainbat zuhaitzen egoerari buruz.

Udalak lan batzuk abiatu ditu Zarugalde kalean espaloia irisgarriago egiteko
Espaloi goratua eraitsi egingo da eta Zarugalde kaleko 40 eta 42 eraikinen ataria zero sestrara jaitsiko da.

Biteri plazako farolak LED argiteria sistema jasangarrira aldatuko ditu udalak
Guztira 13 argi puntutan egingo da aldaketa. Inbertsioa 6.549,81 eurokoa izango da, eta muntaia lanak udal lantaldeak egingo ditu datozen asteetan.

Arrasateko hilerrirako sarbideak edukiera muga izango du Domu Santu egunean
Baimendutako edukiera guztira da 275 pertsonakoa.

Santa Marina kaleko plaza berritzeko, ia 70.000 euroko dirulaguntza bideratu du udalak
Bizilagunen jabetzakoa da eremua, baina erabilera publikoa du. Udalak, horrela, obren kostuetan parte hartu du, egin direnak komunitateak eraikinetako erdisotoko garaje-lokalen estalkia konpondu eta iragazgaizteko, erabilera publikoko zortasunarekin. Egindako inbertsioa da 68.363 euro, BEZ barik.

Gesalibar auzoko haur parkean auzotarrek aukeratutako jolasak ezartzeari ekingo dio Udalak
Sumalin, SL enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu zuten herritarrek. Prezioa 31.944 eurokoa da, BEZ barne. Guztira 5 jolas-estruktura ezarriko dira.

Arrasateko irisgarritasuna hobetzeko 151.670 euro inbertitu dira
Arrasate zein arrasatearren mugirkotasuna eta irisgarritasuna hobetzea ardatz hartuta, asfaltatze lan egin ditu Udalak herriko hainbat kaletan

“Goazen soka parkera!” izan da Gesalibar auzoko haur parkea berritzeko arrasatearrek aukeratutako diseinua
Esleipen prozedura azaroan zehar jarriko du martxan Udalak eta parkearen eraberritzea 2020ko otsaila-martxoa bitartean amaitzea aurreikusi du

Gesalibar auzoko haur parke berria 9 proposamenen artean aukeratu ahal izango da
Proposamenak Kulturaten daude ikusgai eta herritarrek bozka emateko epea urriaren 21etik 30 arte izango da web gune eta hautestontzien biudez (BAZ eta Gesalibar auzoan).

Urriaren 18an zabalduko da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko
Eskabideak Herritarremn Atarian edo BAZen aurkeztu beharko dira urriaren 18tik azaroaren 4ra

“Santamas 2019” kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak
Izena emateko epea urriaren 15 ean hasi eta azaroaren 15ean bukatuko da

LED teknologiadun 800 argi berri Arrasateko kale argiztapenean
Datozen hilabeteotan Arrasateko argiteria aldatuko du Udalak, zaharrak LED teknologiadun argiengatik ordezkatuz

Hasi dira Gipuzkoa etorbideko espaloia berritzeko lanak
Helburua da egungo espaloiaren egoera eta irisgarritasuna hobetzea, oinezkoentzat eremu erosoagoa eta atseginagoa izan dadin

Hileta zibiletan “borondatezko hizlari” izateko deialdia
Udalak zerrenda osatuko du gune publikoko hiletatan borondatezko hizlari izateko prest dauden herritarrekin. Interesatuek urriak 1a arte eman dezakete izena BAZen

Garagartzako Patxizena auzo etxea konpondu du Udalak
Lanek 62.000 euroko kostua izan dute eta besteak beste, Patxizena auzo etxeko teilatua konpondu eta margoketa lanak egin dira

Udako konponketak herrian zehar
Harrizko eserlekuetan egurrezko taulak jartzea eta hezkuntza zentroetako patio ezberdinetan egindako berrikuntzak ia 60.000 eurotako inbertsioa suposatu dute

Makatzenako parkerako MuralArt-en lehen proposamena aukeratu dute arrasatearrek udalak abiatutako parte-hartze prozesuan
Arrasateko Udalak, Arrasate hobetu eta herri atseginago eta erakargarriagoa bilakatzeko helburuarekin MuralArt herriko muralistekin elkarlanean dihardu eta laster izango dugu Arrasate apainduko duen beste mural eder bat

Arrasateko MuralArt taldeak Makatzenako parkean margotuko duen murala aukeratzeko parte-hartze prozesua abiatuko du udalak
MuralArtek 4 proposamen aurkeztu ditu eta horien artean gustukoena bozkatu ahal izango dute arrasatearrek, abenduaren 4tik 17ra bitarte, BAZen eta udal webgunean