Albisteak: OZMA

“Santamasetan” kalez-kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak
Izena emateko epea urriaren 15ean hasi eta azaaroaren 15ean bukatuko da

Itsasontziarena izan da Kurtze Txiki jolastokia eraberritzeko diseinurik bozkatuena
Guztira 236 herritarrek parte hartu dute jolastokia eraberritzeko proiektuaren aukeraketa prozesuan eta “Kurtzetxiki itsasontzia” diseinua izan da bozkatuena, 101 botorekin; beraz, proiektu hori da Udalak gauzatuko duena

Kurtzetxikiko parkearen diseinua bozkatu ahal izango dute arrasatearrek
Interesdunek Bedoñabeko eskolan ikusi ahal izango dituzte proposamen ezberdinak eta bertan edo webgune bitartez bozkatu ahal izango dute gustukoena irailaren 17tik 30era bitartean

Zigarrolak haur parke berritua estreinatu du uda honetan
Azken hiru urteetan, Udalak, haurren aisialdirako jolas gune eta aukera berriak eskaintzeko helburuarekin, herriko hainbat parke egungo behar eta garaietara egokitu ditu: Gorostiza, Munar, Zaldibar, Biteri eta orain Nao Santiagokoa

Bidaiarien errepide bidezko garraioan greba bertan behera
Akordio batera helduta, greba deialdia bertan behera gelditu da

Bedoñabeko haur eskolak itxura berria estreinatuko du
Guztira 44.928,90€ (bez barne) bideratu ditu Udalak aipatu fatxadaren margotze lanetara eta Arrasateko Muralart taldea izango da murala margotzearen arduraduna

Nao Santiago kaleko umeen parkearen berritzea
Datorren astetik aurrera hasiko dira Nao Santiago kaleko umeen parkearen berritze lanak

Sanjuanak 2018 behin-betiko zerrenda
Sanjuanak 2018ko kalez kaleko salmenta postuen behin-betiko zerrenda

Esleituta Musakolako Nao Santiago haur parkea berritzeko lanak
Bertan egingo diren hobekuntzen artean, besteak beste, joko berriak jarriko dira, esate baterako matxinsaltoa, Mega Swing, Family Jarlekua eta orain arte Arrasaten aurrez egon ez den malguki bat

Musakola Herri Eskolan oztopo egiten duen transformadorea kentzeko lanak hasi dira
Guraso elkarteak egindako eskaera historikoari behin betiko erantzuna ematen dio horrela Udalak. Lanek 6 hilabete inguru iraungo dute eta 232.864,36€ko aurrekontua izango dute

“Sanjoanetan” kalez-kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak
Izena emateko epea apirilaren 16an hasi eta maiatzaren 11an 6an bukatuko da

Musakola eta Zalduspe lotzen dituen pasabidea itxita egongo da bi astez
Arrasate herri atsegin eta seguruagoa bilakatzeko konpromisoari helduta, Udalak Zalduspeko argindar sarea lurperatzeko lanak egiten dihardu, hain zuzen osasun zentroko gunean

Makatzenako frontoia eta bere inguruak berrizteko proiektua
Hainbat aukera aurkeztu dira, eta bozketa egingo da haien artean

Gorostizako haur jolas parkea estaltzeko proiektua onartu du Udalak
“Biark Studio, SLP” enpresak aurkeztu duen proiektua izan da jendearen boto gehien lortu duen aukera

“Zuhaitzak” izan da Gorostiza jolastokia estaltzeko eredurik bozkatuena
Herritarren partaidetza eskertu du Udalak eta pozik agertu da guztira 250 arrasatearrek eman dutelako beren iritzia aukeraketa prozesuan

Arrasate Pasealekua behin betiko zabalduko da bihar
Pasealekua oinezko eta ibilgailuentzat bi norantzetan irekiko da beharrezkoak diren segurtasun irizpide guztiak bermatuta

Autotaxi lizentzia erosteko epea luzatu da
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2015ko azaroaren 24ra arte izango da.

Arrasate Pasealekua izteko erabakia hartu da
Itxieraren arrazoia oinezkoen segurtasua bermatzen ez dela da

Autotaxi lizentzia erosteko prozeduraren hasiera
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2015ko urriaren 17rarte izango da.

Hileta zibiletan “borondatezko hizlari” izateko deialdia
Udalak zerrenda osatuko du gune publikoko hiletetan borondatezko hizlari izateko prest dauden herritarrekin. Interesatuek urriaren 1era arte eman dezakete izena BAZen