Albisteak: OZMA

Arrasate pasealekua zabalik urriko lehen asterako
Maria Ubarretxena alkateak hartutako erabakiaren ondorioz. Munar aldera ematen duen zubiaren zatiak erakutsi duen arrisku egoera kontutan izanik, Arrasate Pasealekua urrian zehar noranzko batean egongo da zabalik.

Zalduspe-Osinaga oinezko pasabidea Irailean irekiko da
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen, 2014ko azaroaren 10ean, “CONSTRUCCIONES MORGA S.L.” enpresari adjudikatzea lanak, 119.410,71 €tan eta bi hilabeteko epean egiteko

Arrasateko hiribusa: Iaz ia 600 pertsonek erabiltzen zuten egunero
2014an bidaiari kopuruak igoera nabarmena izan du, arrazoi ezberdinengatik, “Leintz Garraioak” enpresak egindako txostenaren arabera

Arrasateko 13 parkeen inguruko informazioa Udal webgunean
Zuzenean informazioa lortu daiteke www.arrasate.eus/parkeak helbidean sartuta. Informazioa modu laburrean jasotzen duen liburuxka ere sortu da

San Juanetan kalez kaleko salmenta postua jartzeko lizentzia
Eskaerak apirilaren 13tik maiatzaren 15era (biak barne) aurkeztu behar dira

Gesalibar auzoko baserri bide bat mugitu da euriteen eraginez
Parraia, San Jurgi, Zabolain, Atxabal eta Etxebarri baserrietara doan bide hau negu-udaberrian zehar itxiko da, eta ahal bezain azkar itxiko da bertan agertu den pitzadura

Musakolako kiroldegi ondoko espaloia berritzen ari dira
Otsailak 16 hasi ziren lanak burutzen eta bizpairu aste irautea aurreikusten da, eguraldia lagun izaten bada

Lau auzotan hobekuntza nabarmenak ekarriko dituzten lanak egingo dira
San Josepen, Udala Behekoan, Mietzerrekan eta Makatzenan proiektu bana dira martxan, helburu berarekin: auzoaren egoera hobetzea. Lan horien nondik norakoak azaldu ditugu gaur

Monterrongo sekuoiari ukitutxo batzuk emango dizkiote
Joan zen udan egindako azterketa batean zenbait neurri hartzea gomendatzen zen, arriskuak saiheste aldera.

Zalduspe-Osinaga zubia konpontzeko lanak urtarrilaren 26an hasiko dira
Aurreikusten da lanek bi hilabete irautea eta epe horretan zubia itxita egongo da, baita bertara heltzeko bi aldeetako sarrerak ere

Datorren asteazkenean hasiko ditugu Uribarri Etorbideko asfaltatze lanak
Eguraldia lagun bada, abenduaren 3an hasiko dira eta lauzpabost eguneko epean amaituko dituzte. Hurrengo asfaltatze lanak Alfontso VIII.kalean burutuko dituzte

Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira, azaroaren 4tik abenduaren 1a bitartean