Albisteak: Partaidetza

Arrasateko 900 bizilagun inguruk, 6.373 punturekin, 6 proiektu lehenetsi dituzte 2021-2022ko partaidetzako aurrekontuetan
Hona hemen zer proiektu hautatu diren: Zigorrolako balkoia egokitzea, Santa Barbara parkea hobetzea, Pumptrack, Aramaio errekaren ondoko bidegorria argiztatzea (Alecopetik Markuletera), bizikletentzako aparkaleku seguruak egitea, eta Gipuzkoa etorbideko oinezko pasabideak argiztatzea eta egokitzea.

2021-22 aurrekontu parte-hartzaileetako proiektuen artean jasotako Pumptrack parkearen kokalekua, aztergai
San Cristobal eremuan jartzeko proposamena jaso zen aurrekontu partehartzaileen esku-orrian, baina Udalak beste hainbat eremu posible ere baditu esku artean, esaterako Markulete.

Uribe auzoko parkea ‘Kaleidoskopio’ eta Legarra plazakoa ‘Erdi Aroko hiri’ bihurtzea aukeratu dute herritarrek
• Prozesu partehartzaile honetan 2.306 herritarrek eman dute botoa eta nabarmentzekoa da herriko gaztetxoek izan duten partehartzea • Udalak instalazio horiek berrituko ditu 120.000 euroko partida batekin, 2022ko Udal aurrekontuetan jasoa: 40.000 euro Uribe parkerako eta 80.000 euro Legarrarako. • Lehiaketa publikora aterako da apirilean parkeen kontratazioa, aukeratuak izan diren parkeak eredu bezala erabiliz. Parkeen eraberritze lanak urteko azken lauhilekoan burutzea du asmo Udalak.

16 proiekturen artean bozkatu ahal izango dute arrasatearrek apirilaren 10a bitarte 2021-22 aurrekontu parte-hartzaileetan
Guztira 243 proposamen aurkeztu zituzten arrasatearrek lehen fasean; herritar bolondres talde baten eta udal teknikariek 16 proiektu hobetsi dituzte horien bideragarritasuna lehenetsiz.

Herritar talde batek 2021/22ko partaidetzazko aurrekontuen bozketa fasera pasatuko diren 20 proposamenak lehenetsiko ditu
Leheneste taldeak bilera bi egingo ditu: urtarrilaren 25ean eta otsailaren 2an.

Arrasateko Udalak 500.000 euro bideratuko ditu 2021-22 aurrekontu parte hartzaileetan, herritarrek proposatutako proiektuak garatzeko
Lehen fasean, proposatzailea, herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte azaroaren 28ra arte (esku orria betez, online eta sormen tailerretan). Bigarren fasean, erabakitzailea, lehen fasean aukeratutako proposamenak bozkatuko dira.