Albisteak: SHREC

Arrasate energia berriztagarrien hiri izango da apirilaren 27tik 29ra
‘SHREC Arrasate: Shifting towards Renewable Energy for Transition to Low Carbon Energy' jardunaldia hasi berri da, energia berriztagarrien ekoizpen eta kontsumo energetikoaren eraginkortasuna sustatzeko.

Apirilaren 27, 28 eta 29an, SHREC proiektuaren baitan energia berriztagarrien inguruan, Arrasatek nazioarteko adituak jasoko ditu
SHREC proiektuaren xedea da energia berriztagarrien ekoizpena eta energia kontsumo eraginkorra sustatzea, tokiko politikak hobetzea, enpresen inbertsioa sustatzea energia berriztagarrietan zein teknologia berrietan eta kontsumitzaileen inplikazioa handitzea, besteak beste.

Arrasateko Udalak martxan jarri du informazio kanpaina bat Arrasateko etxebizitzetan energia fotovoltaikoaren instalazioa bultzatzeko
SHREC ekimen europarraren baitan, helburua da herritarrak sentsibilizatzea Arrasateko etxebizitzetan energia berriztagarria sortzeko instalazioen inguruan eta gaiaren inguruan informazio zuzena eta gardena eskaintzea.

Arrasateko Udalak Mondragon Unibertsitateko ikasleak garatzen ari diren Formula 1eko auto elektriko baten prototipoaren proiektua babesten du
EMUF ‘Formula Student Mondragon‘ Ikasleen elkartea Formula 1eko auto elektriko baten diseinua egiten ari da, eta prototipo bat ekoizten, 2021eko Formula Student Spain lehiaketan parte hartzeko.

Udalak LED luminariak jarriko ditu Musakolan Erretirodunen plazako argiztapena hobetu eta jasangarriago bilakatzeko
4.000 argi puntutik 2.600 argi puntutan LED luminariak

Udalak Arrasaten energia berriztagarriak bultzatzeko herritarrez osatutako talde eragilea sortu berri du, SHREC ekimen europarraren baitan
Talde eragilearen parte dira Udalarekin batera, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Fagor Talde eta Goiener

SHREC egitasmoa
Arrasateko Udalak Interreg Europe programako laugarren deialdian parte hartuko du SHREC egitasmoko bazkide moduan