Albisteak: Turismoa

Urtarrilaren 21ean Arrasateko Zuhaitz Egunaren X. edizioa ospatuko da, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 haritzen landaketarekin
Landaketan parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman behar dute izena 943 25 20 05 telefonoan.

Bisita gidatuak antolatu dira arrasatearrentzat, Juan Arzamendi Musika Etxea ezagutzeko
20 bisita gidatu izango dira, abenduaren 2tik 17ra bitartean. Bisitak Arrasate Musikaleko kide Igor Larrañagak zuzenduko ditu. Gehienez ere 25 lagunek parte hartuko dute bisita bakoitzean.

Ibai-Arte merkatari elkarteak eta Udalak egitarau zabala antolatu dute Gabonetarako
Arrasate Musikalek eta Arrasate Errugby Taldeak piztuko dituzte Gabonetako argiak abenduaren 1ean, euren 50. urteurrenean, eta jarduera ugariri bide emango diete.

‘Heldu da kontua’ helduentzako euskal kontalarien zirkuituak Maider Alcelay saritu du, eta kontaketa eskainiko du azaroaren 17an Arrasaten
Maider Alcelayk ‘Emeen kemen’ saioa eskainiko du Igor Sala musikariarekin batera azaroaren 17an, 19:00etan, Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan. Saioa doakoa izango da.

Urriaren 14tik 16ra ospatuko da aurten Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia
Arrasate izango da aurten jaialdiaren erdigunea, eta hainbat jarduera antolatu ditu Mankomunitateak bertan.

Larunbat honetan, urriak 8, Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Monterron parkean
18:30etan hasiko da egitaraua. Euria eginez gero, Amaia Antzokian izango dira kontzertuak. Doan izango da ekintza eta arrasatear zein bisitari guztiei dago zabalik

Uda honetan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak Arrasate ezagutzeko
Bisita gidatuak zapatuetan egingo dira, uztailean, abuztuan eta irailean; mendi irteerak, berriz, domeketan egingo dira, irailera arte

Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an
Izen ematea jada zabalik da ekainaren 30a bitarte (barne). Zozketa uztailaren 1ean egingo da

Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean
Guztira 85 ekintza izango dituzte herritarrek aukeran. Covid-19aren aurreko formatua berreskuratu, eta ohiko jarduerak eta ekintzak ospatuko dira, aforo mugarik gabe.

Uda iritsi da Arrasatera
Zabalik daude Santa Barbarako eta Villa Amparoko ur parkeak. Ordutegia hau izango da: 10:00etatik 20:00ak arte (lanegunetan, asteburuetan eta jai egunetan). Ur parkeak irailaren amaiera arte egongo dira erabilgarri

Ortuko landara eta lore azoka berezia Seber Altube Plazan larunbatean, maiatzak 21
9:00etatik 14:00etara izango da. Azokarekin batera lorategi eta ortu bertikalak etxean egiteko tailerra antolatu da.

Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko
Ekainaren 19ra bitartean 14 mendi ibilaldi eta bisita historiko eskainiko dira, Arrasateko historia, industria, eraikinak zein ingurune naturala ezagutzeko.

Apirilaren 30ean abiatuko da XVIII. Musikaldia 6 kontzertuko programa oparoarekin
Maiatzaren 22a bitarte luzatuko da ekimena eta kontzertu guztiak 19:30ean izango dira herriko txoko ezberdinetan

Udalak 6 mendi ibilbide eta bisita gidatu historiko antolatu ditu Aste Santuko oporraldirako
Aukera egongo da Arrasate monumentala, industriala zein udal eraikinak bisitatzeko, eta aukeran izango dira natur ibilbide batzuk, Santagedaatx, Errogatibak eta PR-GI 205 Anporretako bira (burdinaren bidea).

‘Lezetxiki, Neardentalen lurraldea’ erakusketa ezagutzeko, bisita gidatuak, hitzaldiak eta erakustaldiak antolatu dira
Otsail, martxo eta apiril artean, arrasatearrek aukeran izango dituzte 9 bisita gidatu, 3 hitzaldi eta erakustaldi bi.

Arrasateko Udalak bisita gidatu berriak antolatu ditu otsailaren 3tik 6ra arte Kulturola ezagutzeko
Kulturola ezagutzeko, herritarrentzako bisita gidatuak arrakastatsuak izan dira: guztira 350 herritarrek bisitatu dute herriko kultura, euskara eta sormenaren sorkuntza gune berria, urtarrilaren 17tik 23ra antolatutako 14 saioetan.

Feria eta 1.000 zuhaitzen landaketa, aurtengo Zuhaitz Egunean
Urtarrilaren 15ean ospatuko da Zuhaitz Eguna Arrasaten.

“Lezetxiki, Neardentalen lurraldea” erakusketa ikusgai apirilaren 9ra arte Kulturaten
Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroak “Lezetxiki, Neardentalen lurraldea” erakusketa antolatu du, Alvaro Arrizabalaga (EHU) eta María José Iriarte (Ikerbasque) komisario dituela. Gainera, Arrasateko Udalaren, Arrasate Zientzia Elkartearen eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza izan du.

‘Euskadi bono denda’ kanpaina martxan dago Arrasaten
Abian da Euskadi Bono Denda kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatuta, Arrasateko Udalaren babesarekin.

Urriaren 16ko Bertako Produktuen Azokan sagarra izango da protagonista
Azokako ekoizleak ere sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak izango dituzte salgai. Zozketatuko dira ere sagar produktuekin osatutako 10 sask