Albisteak

Nordic Walking hastapena ArraSasoirekin

Maiatzaren 28an, Nordic Walking edo Ipar Martxaren hastapenaren inguruko ikastaro laburrak eskainiko dira “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programaren barruan. Doakoa da parte hartzea (lehentasuna izango dute abonatuek) eta egin behar den bakarra Musakolako kiroldegian izena ematea da.

Ostegunean 11:45etan, Realeko neskak Arrasateko Udaletxean

Arrasatera etorriko dira lortutakoa arrasatearrekin partekatzera

Lehen sektoreko profesionalendako ikastaroak

Hazi fundazioak eta Fraisoro Eskolak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, bi ikastaro antolatu ditugu

Bozkatu Kirola Sarietan 2019!

Ekainaren 6an egingo da aurtengo Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbideari Saria banatzeko egiten den gala.

Gurasoentzako saioak: ditugun jarrerak seme-alaben sexualitatearen aurrean

Honen inguruan hausnartzeko Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak eta Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak, 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio antolatu ditu.

Biztanle berrientzako Baliabide gida

Arrasateko Udalak Arrasatera bizitzera datozen biztanle berrientzako Baliabide Gida argitaratu du

Gipuzkoan Gazte Tour

Parkour tailerra eta kontzertua egongo da maiatzaren 11an, Musakolan.

Bete dira behin behinean Arrasateko udaltzaingoan hutsik zeuden 5 postuak

Postu horiek beteta, Arrasateko Udaleko udaltzain lanpostu guztiak beteta daude, 5 udaltzaineko 5 talde, 6 udaltzaineko talde bat, udaltzain burua eta udaltzain buru ordea eta 2 administrari. Guztira 35 pertsonak osatzen dute Arrasateko Udaltzaingoa.

Epea luzatu da udaltzainburu ofizial eta lehen udaltzain lanpostuen hautaketa prozesuetan parte hartzeko

10 egun natural luzatu da eskabideak aurkezteko epea Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik, maitzaren 30era arte.

Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek drogekin arazoak dituzten pertsonen senideentzat edota lagunentzat laguntza programa bat martxan jarri du

Asmoa da, familiei edota lagunei gune bat eskaintzea, haiek bizi duten egoeraren aurrean nola sentitzen diren adierazi ahal izateko, eta egoera antzekoa bizi duten pertsonekin partekatzeko izan ditzaketen beldurrak, kezkak …. Gune honetan, parte hartzaileei famili egoera maneiatzeko tresnak eskuratzen ere lagunduko zaie

Gurasoentzako hitzaldia antolatu du Udal Prebentzio Zerbitzuak

“Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria eta kontzientea”

ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai

Bueltan dator Arrasateko Udaleko Kirola Sailak aurrera daraman “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa. Apirilean, zoru pelbikoa indartzeko ariketak egingo ditugu. Oraingoan ere, Kiroldegiko abonatuei begira egindako saioak izango dira, doan eta parte hartzeko egin behar den gauza bakarra, aurrez izena ematea da.

Udaltzaingoko bost agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden bost agente plaza modu finkoan betetzeko.

“Sanjoanetan” kalez-kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak

Izena emateko epea apirilaren 11an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko da

Arrasateko Udalak abian jarri du turismo informazioaren web atala bere webgunean.

Helburua da udalerriko turismo informazioa bisitariaren eskura jartzea. Informazio praktikoa topatu daiteke: zer egin, bisita gidatuak, natura bideak, ostatuak, agenda…

EPEA ZABALIK Udaltzainburu ofizial plaza eta Lehen Agente plaza hornitzeko deialdian izena emateko

Apirilaren 13tik maiatzaren 2ra arte izena eman ahal izango da Arrasateko udaltzaingoaren ikuskaritza eskalako “Ofizial-Udaltzainburu” lanpostua eta Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako “Lehen Agente” kategoriako lanpostuak behin betiko hornitzeko prozesuetan parte hartzeko

Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan

Opor hauetarako egitarau bereziak antolatu dira ludotekan (3-11 urtekoentzat) eta gaztegunean (12-17 urtekoentzat).

GOIAZ azoka abian da Kulturaten

Apirilaren 8 eta 9an ekitaldiz beteta, martxan da GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka.

Makatzenako igogailuko obrak amaitu dira eta eskailerak zabalik daude dagoeneko

Gaur bertan Udalak obra zertifikatua sinatu du eta bisita teknikoa egin dute Makatzenako igogailuetan. Bertan egon dira Udalaren aldetik Alkatea, Hirigintza burua eta kontuhartzailea. Bestalde, Altuna y Uria enpresako arduradunak eta Schindler igogailuetako arduraduna.

"Vasco-Navarro trena Arrasaten" dokumentalaren aurkezpena

Kulturateko areto nagusian 19:00etan aurkeztuko dute Udal Bibliotekak ekoiztutako dokumentala

Irteera Lekeitiora

LHko 3, 4, 5, eta 6 mailako gazteentzat.

Udalak langabe bat kontratatuko du

Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

"Produktu fitosanitarioen aplikatzailea" ikastaroa

Ikastaroa 25 ordukoa da, apirilaren 8tik 16ra, eta Arrasaten egingo da

Eskolako Agenda 21eko “Ura” proiektua

Ateratako proposamenak berriz aztertzen alkatearekin

Udaltzainburu ofizial plaza eta Lehen Agente plaza, euskal poliziako kide diren karrerako funtzionarioen arteko lehiaketaz hornitzeko hautaketa prozesuak

Arrasateko udaltzaingoaren ikuskaritza eskalako “Ofizial-Udaltzainburu” lanpostua eta Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako “Lehen Agente” kategoriako lanpostuak behin betiko hornituko dira

Zinegoak Arrasaten

Beste urte batez, Bilboko GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren leiotxo bat izango dugu Arrasaten martxoaren 27an, ZINEGOAK Hedapena atalari esker