Auzoak
Udalatx mendiaren magalean baserri giroko auzoa daukagu. San Estebani eskainitako eliza dauka auzoak, eta haren alboan Barrutia jauregia, armarri eta guzti. Hemen hasten da Besaiderako ibilaldi labur eta polita. Besaide euskal mendizaleen topagunea da: bertan elkartzen dira irailaren hirugarren igandean, mendian hildako mendizaleak gogoratzeko. Besaiden elkartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziak: Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba. |
Auzo honetan daude Arrasateko kobazulorik ezagunenak. Guztien artean nabarmentzekoa da Lezetxiki kobazuloa. Bertan aurkitu zuen Jose Migel de Barandiaranek Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrena. Auzoaren erdian lamina baten eskultura dago, Carrarako marmol zuriz egina. San Migeli eskainitako eliza ere ikusi daiteke, erretaula interesgarria daukana. |
Auzoaren izenak esan gura du "ur gazien ibarra". Sulfurozko iturburuak erabiltzen ziren gaixotasunak sendatzeko, eta bainuetxe ospetsua zegoen. Eraikuntza horiek gaur egun, ospitale psikiatrikoa, monumentu multzoa osatzen dute. 1897an Santa Ageda bainuetxean Angiolillo anarkistak erail zuen Antonio Canovas del Castillo Espainiako gobernuburua. |
1966. urtera arte Aretxabaletako auzoa izan zen. Baserri giroko auzo honetan Santa Eulalia eliza daukagu, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikia. Horretaz gain, Andra Mari Zuri baseliza dugu. |
Meatzerrekan ikusi daiteke baseliza interesgarri bat, San Valeriori eskainia, benakeroen (mehatokietako langileak) batzartokia izan zena. Baselizaren lehen aipamen dokumentatua 1434koa da. |