Covid 19

Deseskalada faseei buruzko informazioa

Atal honetan, deseskalada faseei buruz hainbat argibide aurkituko dituzu, fase bakoitzari dagokiena.

 

Ertzaintzaren irizpideak

Ertzaintzaren irizpideetara lotura argitaratu dugu, beste zalantza batzuk argitzeko lagungarri.

 

Udalaren eguneko jarduerarekin zerikusia duten hainbat zalantza argitzeko MAiz Egiten diren Galdereei erantzunak:

Arrasateko Udalarekin harreman jartzeko zein bide daude?

BAZen kanal  telefoniko eta telematiko bidez ematen da zerbitzua.

Telefonoz: 943 25 20 00

Emailez:  baz@arrasate.eus

www.arrasate.eus

Whatsapez: 688 732 463

 

Eskaera bat erregistratzeko  zein bide daude?

Bi bide daude  eskaera bat erregistratzeko, edo dokumentazio bat aurkezteko:

Herritarren ataria: https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak

Emaila: baz@arrasate.eus

 

Telematikoki edozein tramite egin daiteke?

Ez. Presentzialak direnak ezin dira egin. Adibidez.

Ezkontza zibilak

Errolda altak edo Helbide aldaketak

Konpultsak

b@kq

Beste administrazio batzuetarako erregisitroa

 

Hondakinen txartel berria behar badut zer egin behar dut?

Ezinezkoa da txartel berria tramitatzea

Hondakin organikoa errefusa edukiontzira bota behar duzu. 

Errefusa edukiontziak txartelik gabe zabaldu ahal izango dira.

 

Etxean covid-19 gaixotasuna duen norbait bizi bada nola jokatu behar dugu hondakinekin?

Hondakin organikoa ez bota organikoen edukiontzira

Hondakin organikoa errefusa edukiontzira bota behar da. 

 

Bolondres lanetan aritu nahi badut zer egin behar dut?

BAZera deituta bideratuko dugu zure eskaera 

 

Laguntza behar badut janaria edo botika eskuratzeko zer egin behar dut?

Deitu BAZera eta bertan bideratuko dugu zure eskaera 

 

Isun edo errezibo bat ordaintzeko zer egin behar dut?

Internetez edo edozein bankutan egin behar da ordainketa.

Baldin eta ezinezkoa bazaizu ordainketa egitea ez larritu, eta jakin ezazu borondatezko epea amaitu ondoren ere ordaindu ahal izango duzula gainkargarik gabe.

 

Gizarte laguntzaileekin egoteko zer egin behar dut?

Telefonoz deitu behar duzu Gizarte Zerbitzuetara 943 25 20 07 edo BAZera 943 25 20 00