Udal Gida

Arrasateko Udal Gida

Ongi etorri!!
Udal gidaren argitalpen  berria aurkeztera natorkizue.  Bertan udalak eskaintzen  dituen zerbitzu eta baliabideak ezagutu ditzakezue;  baita gure herriko historia, kultura, natura  eta zerbitzu eskaintza ere.

Arrasate herri bizia da, anitza eta eskaintza  zabalekoa, etengabe eraldatzen ari dena. Eta hain zuzen, gida hau nortasun horren eta eskaintza zabalaren  isla da. Herritarren parte hartze aktiboaren erakusle ere bada elkarte eta kultura zein kirol alorreko taldeei erreparatuta.

Guztion ahalegin eta lanari esker, bizitzeko, harremanak izateko eta hazteko gustuko  dugun  herria eraikitzen ari gara eta konpromisoz  lan egingo dugu oraindik ase gabe dauden beharrei erantzuteko eta etorkizuneko erronkei aurre eginez, elkarrekin etorkizuneko Arrasate eraikitzeko.

Bertako zein kanpokoentzako gida honetan topa  dezazuela  intereseko informazioa!

Maria Ubarretxena Cid
Arrasateko Alkatea

 

Udal Gida 2013