Arrasate taldeekin

Arrasate taldeekin

Arrasateko udalak badu oso baliabide interesgarri bat hezkuntza mundurako, Ingurumen Eskola, Udala auzoan. Bertan egun bateko edo hainbat egunetako egonaldiak egin ditzakete ikasle taldeek hainbat gai lantzeko:

  • Historiaurrea, bisitatuz Lezetxiki aztarnategi arkeologiko garrantzitsua.
  • Bioaniztasuna.
  • Hondakinen kudeaketa.
  • Energia eta ura.

Hortik aparte, herriak aukera ugari eskaintzen du kanpotarrentzat. Euskal paisaian murgiltzeko, mendi irteera proposamen zabala duzu Arrasaten eta, gura izanez gero, herriko historialariekin ezagutu ditzakezu Arrasateko sekretu guztiak, bisita gidatu kultural batzuen bidez.