Bidaia antolatzea

Euskadira bidaia antolatzen zabiltza eta oraindik ez duzu ostatua alokatu? Lana dela-eta Arrasatera zatoz eta jakin gura duzu zer aukera duzun gure artean igaroko duzun egonaldian kirola egiteko? Gogoko dituzu bisita gidatu kulturalak? Arrasate leku paregabea da Euskadi ezagutzeko. Hiriburuekin ondo baino hobeto dago komunikatuta E5 AP-1 autobideari esker, eta ordubetera dituzu Iparraldea, Errioxa, Nafarroa eta Kantabria.

Distantzia hiriburuetara

Distantziak hiriburuetara: Donostiara eta  Bilbora 50 minutuan, eta Gasteizera 30 minutuan.

Herrian, gainera, AP-1 autobideko 130 zenbakidun sarbidea eta irteera daude, eta horrek izugarri arintzen ditu errepidezko joan-etorriak.

Garraio publikoa

Garraio publikoari dagokionez, Arrasate primeran dago konektatuta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuekin. Gasteiz, Donostia eta Loiuko aireportua lotuta daude Lurraldebusen bidez; Bilbo, berriz, Lurraldebus eta Bizkaibusen bidez. Bidaiariek, garraio publiko horiei esker, bisitatu ahal izango dituzte hiriburuez aparte beste hainbat leku interesgarri, kostaldekoak zein barrualdekoak.

Turistek Mugi txartel  anonimoa erabili dezakete Lurraldebusez joan-etorriak egiteko. Txartel hori kargatu daiteke online zerbitzuaren bidez. Gainera, Arrasateko leku hauetan kargatu daiteke.

Arrasate konektatuta dago autobusez Madrilekin eta Espainiako beste hainbat hiri eta herrirekin. Baina, kasu batzuetan autobus aldaketa egin behar da. Gainera, tren zerbitzua hartu daiteke hiriburuetan eta gertu dauden hainbat herritan.

Zerbitzuak

Bidaiariek zerbitzu ugari dute. Arrasaten lau gasolindegi dago, hainbat mekanika tailer, eta mugitu gura izanez gero, kotxea ere alokatu daiteke. Eta, behar izanez gero, taxi zerbitzua duzu.

 Liglia Renata Delgado. Argazkiaren data 2013/12/01, Flickr-en ikusia 2018/01/11an https://flic.kr/p/hZqrRhTamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Irudia Flickr-en ikusiaPicture source: Arrasateko udala