Arrasate enpresarientzat

Arrasaten lan egitera bazatoz, ez zaitez hotelean gelditu eta bat egin gurekin.

Badakigu lan egitera zatozela eta, eguna amaitzen denean, nekeak jota, hotelera joango zarela atseden hartzen. Hala ere, herriak mila aukera eskaintzen dizu kirola egiteko, disfrutatzeko eta, jakina, gure artean lagun berriak egiteko.

Proposatzen dizugu herriko tabernetako pintxoez disfrutatzea, Amaia udal antzokian egiten dien emanaldietara hurbiltzea. Han izango dituzu zinea, antzerkia eta musika emanaldiak, besteak beste.

Kirola ere egin dezakezu Arrasaten zauden bitartean. Herrian zehar bidegorri sare luzea duzu korrika egin ahal izateko. Gainera, udal kiroldegietako zerbitzuak erabili ditzakezu. Igeriketa egiteko, Musakolako kiroldegira joan zaitezke eta, giharrak berotu eta sasoian mantendu gura badituzu, joan zaitezke Musakolako kiroldegira zein Uarkape pilotalekuko gimnasiora.