Arrasate familiarekin

Herriak baliabide eta interesgune ugari ditu haur zein gaztetxoekin bisitatzeko. Hona hemen zer proposamen egiten diegun familiei.

Leintz bailarako paisai menditsua da Debagoiena eskualdeak gordetzen duen sekretuetako bat da Leintz bailarako paisaia menditsua. Bertan, bailara estu horren zabalgune batean, kokatzen da Arrasate, Euskadiko bihotzean, paraje ezin hobea natura bideekin gozatzeko .

Goizean-goiz ondo gosalduta eta mendiko arropa egokiez jantzita, gomendatzen dizugu Udala auzora hurbiltzera. Aparkatzeko lekua izango duzu han. Iristerakoan, gozatu inguruko mendigailurrez; Kurtzebarri, Anboto eta, jakina, Udalatx izango dituzu aurrez aurre. Azken mendi horren hegaletik abiatuko da proposatzen dizugun PR-Gi 96 Udala-Besaide mendi ibilbidea.

Bideak 7 km inguruko distantzia du eta, pare bat orduan osatuko duzu. Ibilbide zirkularra da; beraz, Udalatik Besaidera doa eta Udalara bueltatzen da. Besaide muinoan, gainera, aukera izango duzu hango monumentuez gozatzeko; bata euskal mendizaleen omenezko monumentua, eta bestea Biziaren iturria multzoa.

Udalara bueltatzerakoan jan dezakezu auzoan dagoen atsedenlekuan,  edo gura izanez gero, disfrutatu dezakezu auzoko zein Arrasateko gastronomia goxoaz gure jatetxeetan eta tabernetan. Udalan gelditzea erabakitzen baduzu, eta eguraldia lagun bada, animatu zaitez bainu bat hartzen Uxarteko (Uriarte) igerilekuan.

Aukera ederra da ere herriko jolas parkeena.

Herrian bueltan, herriko alde zaharreko ondarea ezagutu ahal izango duzu