Auzoak

Mondragon hiribildua Arrasate izeneko lekuan eraiki zen, 1260 urtean, Deba eta Aramaio ibaien elkargunean eta Santa Barbara muinoaren magalean.

Erdi Aroko herri hura harresiz inguraturik zegoen, militarki babeste aldera. Iturriotz, Ferrerias kaleek eta Erdikokalek, eta Zurgin, Kontzeziño eta Olarteko kantoiek ematen zioten itxura ordenatua eta ortogonala. Beraz, ematen du harresi barruko eremuak aurrez pentsatutako antolamendua zuela,  eta bertan ia 200 familia bizitzeko adina leku zegoen.

Mende batzuk geroago, XV. mendetik aurrera, harresitik kanpo etxe multzoak eraikitzen hasi ziren: Gazteluondo, Zarugalde eta Maalako errebalak, hain zuzen ere. Hala eta guztiz ere, herriak izan zuen benetako hirigintza hazkundea industrializazioarekin batera gertatu zen. Lantegi ugari kokatu ziren hiribilduaren inguruan, eta han eta hemen etxebizitzak eraikitzen hasi ziren, okupatu gabe zeuden orubeetan, hau da, industriak okupatu bako baratze eta sailetan.

Industrializazioaren ondorioz, berezko izaera zuten San Andres, Uribarri eta Musakola auzoek herriarekin bat egin zuten, baina Arrasaten bertan oraindik badira hainbat elizate eta auzo, hiribildua baino zaharragoak direnak.

Ezagutu Arrasateko baserri auzoak:

 

Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2010/07/19. Flickr-en ikusia 2017/11/23. https://flic.kr/p/8k1JnH Tamaina aldatu eta testua gehitu zaio.Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko.Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko.Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko.Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Egileak baimentzen du Arrasateko udala irudi hau erabiltzera, soilik, turismo webgunean.