Ondarea

Arrasateko kaleek gordetzen dituzte egitura urbanistiko eta eraikin multzo interesgarriak. Hiri-gutuna jaso zuenetik, 1260 urtean, herria plano ortogonal baten inguruan antolatzen hasi ziren Mondragon hiribilduko lehen biztanleek.

Plano ortogonal hura, forma obalatua zuen hesi batek ixten zuen eta gotorleku horren barruan kaleak eta kantoiak zabaldu ziren, orubeetan etxeak, baselizak eta parrokia eraiki zirelarik. Hesiak babesten zituen orduko mondragoetarrak eta, hiribildura sartzeko, hainbat ate zabaldu ziren harresian.

Baina, hazkunde ekonomiko eta demografikoaren ondorioz, herria hiribildutik kanpo hazten hasi zen, errabal berriak eraikiz. Haietan eraiki ziren etxe berriak eta komentuak.

Industrializazioak, beste iraultza berri bat ekarri zuen herrira, han-hemenka, lantegi berriak zabaldu ziren eta, haiek ere, ondare industrial ederra utzi digute ondorengo belaunaldiei.

Ezagutu herriko altxorrak

 

Egileak baimentzen du soilik udala irudia turismo webgunean erabiltzekoEgileak baimentzen du soilik irudia turismo webgunean erabiltzekoEgileak baimentzen dio soilik udalari irudia turismo webgunean erabiltzeko

Gehiago ezagutu nahi baduzu

 

Euskadiko herri ederrenetarikoa da Arrasate. Bertan bisita gidatuak burutzen dira eta herrigunea ezagutzeko gidari ofizial bat nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin turismo@arrasate.eus-emailera idatziz.Iturria: Arrasateko udala-Kulturate Arrasateko kultura etxeko logoa.Egileak baimentzen dio udalari soilik irudia turismo webgunean erabiltzeko