MICE

Kongresu edo feria bat antolatu nahi duzu eta lan giroa eta elkarlana bultzatu nahi dituzu? Arrasaten eskura izango duzu jardunaldi arrakastatsuak antolatzeko behar duzun guztia.

Batzartzeko gunea

Arrasatek baditu baliabide ugari edozein erakundek bertan kongresu bat antolatu ahal izateko. Azpiegitura aldetik oso ondo hornituta dago herria. Arrasateko udalak kudeatzen ditu Amaia udal antzokia, Kulturate herriko kultura etxea eta Uarkape udal pilotalekua besteak beste. Eta, urtean zehar, azpiegitura horietan antolatzen dira hitzaldi, kongresu eta jarduera ugari. Hala nola, Mondragon Unibertsitateak urtero egiten duen ikasleen diploma banaketa edo Lanbai enplegu feria.

Bestalde, erakunde pribatuek ere espazio ugari dituzte kongresuak antolatzeko. Aipatzekoak dira, batez ere, Polo Garaia Berrikuntza Gunearen instalazioak. 

Arrasate, gainera, ondo baino hobeto komunikatua dago Euskadiko hiru hiriburuekin eta, zerbitzu ugari izateaz gain, enpresa munduko jendeak ere, herriko aisialdiaz gozatu ahal izango du gurekin batera pasatzen duen egonaldian.

 

Batzartu ondoren, zer?

Lana amaitu ondoren, aukera ugari dituzu Arrasaten eguneko jardueratik deskonektatzeko eta, jarraian proposamen batzuk aurkezten dizkizugu.

Picture source: Arrasateko udalaCC by nc 2.0 Mondragon-HUHEZI. Argazkiaren data 2013/03/19, Flickr-en ikusia 2017ko azaroaren 30ean https://flic.kr/p/e4GWYR Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. Mondragon Corporation nazioarteko kooperatiben eredua da eta, eurekin harremanetan jartzen bazarete, aukera duzue korporazioaren lan-esparruak zuzen zuzenean ezagutzeko.Argazkiaren data 2011/03/12, FLICRK-en ikusia 2017/11/28 https://flic.kr/p/9pKiG4 Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. 
Arrasateko kaleetan lasterketa ugari antolatzen dira urtean zehar; Mondraitz mendi-lasterketa, Emakumeen eguneko lasterketa feminista eta Santo Tomas eguneko santamasak krossa legez. Gainera, Uarkape frontoian eta Musakola kiroldegian aukera duzue udal-gimnasioetan sasoian jartzeko.