Bidegorriak

Hirigunean ere bizikletaz gozatzeko aukera nonahi.

Bidegorriak, Gipuzkoako hiri arteko motorrik gabeko mugikortasunaren garapenerako azpiegitura sarea da. Sare hori osatzen duten bideek daude udalen eta Foru Aldundiaren ardurapean. Arrasaten momentuz, bi ardatz nagusi daude eraikita. Eskoriatza-Oñati/Bergara adarra, garai bateko Vasconavarro trenaren bidetik pasatzen dena eta, Musakola-Garagartza adarra.

Bidegorriei buruz informazio gehiago behar baduzue klikatu hemen.

 

 VASCO NAVARRO bide berdea

FAMILIAREKIN ARRASATETIK

 

  • Ibilbidea: Joan-etorria
  • Zailtazuna: Erraza
  • Lurzorua: Bidegorria
  • Hasiera: Arrasate

 

ARRASATE (EROSKI) > SAN PRUDENTZIO

Joan-etorria, 10 km guztira (24 km Bergarara edo Oñatira hurbiltzen bagara)

Gipuzkoako Arrasate herriko Eroski supermerkatutik abiatuta Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdeko tarte txiki bat egin dezakezue Bergara eta Oñatirako bidean, San Prudentzioko bidegurutzeraino. Zailtasunik gabeko 10 kilometro soilik joan-etorriko ibilbide batean, non txikienek gozatu ederra hartuko duten, inolako arriskurik gabe gainera.

       edo deskargatu hemen

Beste aukera batzuk

Bidegorriez gain, Arrasateko natura-bideek ere eskaintzen dizute aukera BTT bizikletarekin gozatzeko.

Argazkiaren data 2010/10/03. FLICKR-en ikusia 2017/11/02 https://flic.kr/p/8JoAu8. 
Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Birzikleta azoka. Bigarren eskuko bizikleten azokaLiglia Renata Delgado. Argazkiaren data 2013/12/01, Flickr-en ikusia 2018/01/11an https://flic.kr/p/hZqrRhTamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.