Dokea eta bolatokiak
Bola jokoa da Euskal Herriko kirol tradizionaletako bat. Joko hori izugarri zabaldu zen XX. mende erdialdea arte eta, Arrasaten, oraindik ere jokatu daiteke Musakola eta Uribarri auzoetan dauden oholtzetan.
Musakola eta Uribarri auzoetako jaietan, sanisidroetan eta sanbartolomeetan protagonista bilakatzen dira bi bolatokiok auzotarrek bola jokoen lehiaketak egiten dituzte eta.
Horrez gain, bolatokiak edozeinek erabili ditzake urte osoan.
Bola jokoez gain, Arrasateko tradizioan bada beste joko bat, Dokea. Arrasateko historiari lotua, lotura honetan izango dituzue dokean aritzeko arauak.