Gastronomia

Euskaldunon zaletasuna

Euskaldunok badugu joera tabernetan sozializatzeko. Ohitura dugu lagun taldeak elkartu eta kuadrillan txikitoak edo sagardoa edateko, han-hemenka pintxo bat dastatzen dugula. Jendez lepo egoten dira Arrasateko erdiguneko tabernak eguenetan, pintxopotea dela eta, baina baita egubakoitz arratsaldetan ere. Giro ezin hobea bizi dugu gure herrian. Gainera, hainbat auzotan, ohitura zabaldu da pintxo potea egiteko aste barruan, beste egun batzuetan; beraz, herriko hainbat lekutan aukera izango duzue trago bat eta pintxo bat hartzeko oso prezio onean.

 

Enologiak eta gastronomiak Arrasaten zer eskaintzen duen

Hemen dituzue beste proposamen batzuk

Egileak uzten dio udalari irudi hau, soilik, turismo webgunean erabiltzekoCC0 Arrasateko udala. Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. Euskadiko beste hainbat herrietan bezala, Arrasaten badugu azoka berezi bat. Hilero, hirugarren larunbatean baserritarren azoka dago Seber Altube plazan.Arbigarak oso tipikoak dira Arrasateko gastronomian