Karehaitzaren zirrikituak
Arrasatek espeleologiarako eta eskaladarako leku ezin hobetak ditu. Animatu gure herriko karehaitzen azala eta barnea ezagutzera.
Haitzuloak non-nahi...
Arrasten 80 haitzulo baino gehiago daude dokumentatuta eta, horietako batzutan aztarna arkeologiko garrantzitsuak agertu dira. Kobazulo famatuenak, zalantza gabe, honako hauek dira:
- Lezetxiki
- Galarra edo San Valerio
...eta arrokak eskalatzeko
Arrasateko paisaian Udalatx mendia gailentzen da beste mendi tontor guztien gainetik eta, haren magalean, Besaide aldean, eskalatzeko eskola bat dago. Baina, eguraldia lagun ez baduzue eta, eskalatu nahi baduzue, probatu Uarkape guneko boulder eta rokodromoa.