error while rendering plone.header

Arrasateko bira

Ibilbide zirkular luze honek, landa auzoak lotuz, bira ematen dio Arrasateri. Irteten du San Andrestik (Etxaluze), eta zeharkatzen ditu Bedoña, Musakola, Meatzerreka, Udala, Garagartza eta Gesalibar auzoak; eta itzultzen da berriro ere irteera lekura. Auzoez gain, aukera dago koba ikusgarri bat ikusteko.

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Arrasateko bira ibilbidearen profila

CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Arrasateko biraren ibilbidearen MIDEDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Santa Eulalia eliza: Estilo errenazentistako eliza honetan leihoetan elementu erromanikoak antzematen dira mendebaldeko fatxadan. Abenduaren 10ean ospatzen da Santa Eulalia eguna. Gertu dago Koldobika Jauregiren Dragoiburu eskultura Arrasate zaintzen.
Antoniñako mineral garbitokia: minerala, Meatzerreka inguruko meatzeetatik aterata, airetiko kable bidez ekartzen zen honaino, hemen txikitu eta bahetzeko.Gero, tromel batean garbitzen zen, lurrak, buztinak eta materia organikoa kentzeko. Prozesu horren ostean, kamioietan kargatu eta Bergarako labe garaietara eramaten zen bereziki. Balio gabeko materiala pilatzen zen errekarenibilguan, presaren ateak ireki eta ebakuatu arte.
Galarragako koba: Isabel II erreginaren bisita zela eta, marmolezko oroitarri bat jarri zen haren omenez, eta irakurri daiteke: “Isabel II y su augusta madre Doña María Cristina, 21 de agosto de 1845. La Serma. Infanta Doña María Luisa Fernanda, 28 de agosto de 1845”. Oroitarri hori kobaren barrenean dago.
San Esteban eliza: sabaia eraiki zuen Juan Bautista de Salturri hargin maisuak 1609an, eta aldare nagusia, berriz, Antonio Antiak eta Manuel Olaranek 1763an. Aurrealde erromanikoa du. Bertako jaiak abuztuaren hasieran ospa tzen dira.
Santa Ageda bainuetxea: garai batean inguru hartan zeuden uretzak zirela-eta oso ezaguna zen. Ilustrazioaren jarrera izan zen higienearen eta osasunaren aldekoa, eta horren eraginez 1825. urtean eraiki zen Santa Ageda bainuetxea. Antonio Cánovas del Castillo gobernu presidentea anarkista batek hil izanak gainbeheran jarri zuen bainuetxearen ospea 1897an. Berrirekitzea kudeatu zuten Hospitalarias de San Juan de Dios ordenak eta Hermanas del Sagrado Corazón ordenak, eta orduan eman zitzaion gaur egun duen gaixoetxe funtzioa.
Salturri baserria: etxe honetan jaio zen Juan Bautista de Barrutia y Pérez de Umendia (XVII. mendean), Armadako kapitain adoretsua Cartagena de Indiasen. Erdi Aroko egitura mantentzen duen baserriak leiho eta arku zorrotzak ditu. Harrizko eraikin sendoan bizi zen burdin hobien ugazaba.
Kobaundi (Garagartza): kobazuloa sortu zen higadura bidez, urak harkaitzean egina milaka urtean. Kobatik erreka bat igarotzen da, urak harkaitza zulatu baitu alde batetik bestera.
Santa Ageda eliza: errepide ondoan, gaixoetxeko lorategia inguratzen duena, Santa Ageda eliza dago, XVI.mendearen erdialdean eraikia. Eliza horretan ikusi  daiteke erretaula erromanista interesgarri bat.

Inguruko beste aukera batzuk

 

Argazkiaren data 2014/03/18, Flickr-en ikusia 2018/01/09 https://flic.kr/p/m6Addz.
Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. 
Arrasateko erdigunea eta Oñatin dagoen Arantzazu santutegia batzen dituen PR-Gi 106 mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea Arrasateko Bedoña elizatetik eta Aretxabaletako Urkulu urtegiaren inguruan kokatzen diren elizateetatik pasatzen da, Aizkorri-Aratz parkearen sarbide naturaletik.Argazkiaren data 2006/10/03. Flickr-en ikusia 2018ko urtarrilaren 10an. https://flic.kr/p/oZcGe.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. 
Arrasateko erdigunea eta Bedoña auzoa batzen dituen PR-Gi 91mendi ibilbideari buruzko informazioa. Argazkiaren data 2017/07/26.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. 
Arrasateko erdigunea eta Anporreta gaina batzen dituen PR-Gi 205 mendi ibilbideari buruzko informazioa.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.
Arrasateko erdigunea eta Murugain mendia batzen dituen PR-Gi 206 mendi ibilbideari buruzko informazioa. Murugainen Burdin aroko herrixka baten eta 36ko gerrako lubakien arrastoak daude.Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2017/03/19. 
Arrasatetik abiatzen den SL-Gi 42 mendi ibilbideari buruzko informazioa.Arrasateko erdigunea eta Bedoña elizatea batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea san Andres auzotik igarotzen da.Arrasateko erdigunea eta Udala elizatea batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. Arrasateko erdigunea eta Meatzerreka auzoa batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea Monterron parketik igarotzen da.Arrasateko erdigunea Garagartza eta Gesalibar elizateekin batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea Uribarri elizatetik igarotzen da.