Herrigunea-Garagartza-Gesalibar

Ibilbide honek herrigunea lotzen du Garagartza eta Gesalibar auzoekin. Garagartzan daude Arrasateko kobazulorik ezagunenak. Guztien artean nabarmentzekoa da Lezetxiki. Han Jose Miguel de Barandiaranek aurkitu zuen Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrena. Gesalibar auzoaren izenak esan gura du "ur gazien ibarra". Ur sufretsua (uretza) erabiltzen zen gaixotasunak sendatzeko, eta bainuetxe ospetsu bat zegoen, Santa Ageda. Eraikuntza horiek, gaur egun ospitale psikiatrikoa, monumentu multzoa osatzen dute.

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Herrigunetik Garagartza eta Gesalibar ibilbidearen profila

CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Herrigunetik Garagartza eta Gesalibar ibilbidearen MIDEDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Barrenatxo errota: errota hau Ibarretako burdinola-gunearen parte zen Erdi Aroan. Bañez de Artazubiaga familia boteretsuaren esku zegoen. Mendea joan mendea etorri, errotak eraldaketa ugari jasan zuen, eta XIX. mendean, kanoien zuloa egiten (erderazko “barrenar”) zen bertan, eta hortik dator, hain justu ere, Barrenatxo izena.
San Migel eliza: habearte bakarrekoa da, XIII. mendekoa, eta absidea oktogonala du; tenpluan gordetzen da erretaula plateresko eder bat. Sarreran, portadak ditu, arku arinki zorrotza eta hiru arkibolta. Kondaira batek dio lamia bat, inguruko koba batean bizi zena, hurbildu zela tenpluaren atarira, maite zuen gazte baten hileta egunean, Korreoena
baserrikoa bera. Lamia gogorarazten duen eskultura dago Garagartza elizateko plazan.
Ibarretako gurutzeak: gurutze bi horiek Ganboa eta Oñaz leinuen mendekuen lekuko dira, Erdi Aroan gertatuak. 1464an Ibarretako burdinolaren jabeak Martin Bañez de Artazubiaga eta Juan de Barrutia hil zituzten bertan, 1448an parte hartu zutelako Arrasateko erreketan Butron jaunaren hilketan. Istorio horiek jasota daude ahozko euskal literaturan, Sancha Ochoa de Ozaeta alargunak kantatua Martin Bañezeresian eta
Arrasateko erreketa balada anonimoan.
Akiso zubia: izen bereko baserriaren ondoan kokatua; eragina izan zuen Garagartzaren garapenean. XVI. mendean eraiki zen, egurrezko beste zubi baten ordez, izan ere, ziklikoki uriolek hondatzen zuten eta.
Santa Agedako bainuetxea: garai batean oso ezaguna izan zen, inguruan zeuden uretzak zirela-eta. Ilustrazioaren jarrera izan zen higienearen eta osasunaren aldekoa, eta haren eraginez 1825. urtean eraiki zen Santa Agedako bainuetxea. Antonio Cánovas del Castillo, Gobernuko presidentea, anarkista batek hil izanak gainbeheran jarri zuen bainuetxearen ospea 1897an. Berrirekitzea kudeatu zuten Hospitalarias de San Juan de Dios ordenak eta Hermanas del Sagrado Corazón ordenak, eta gaur egun duen gaixoetxe funtzioa orduantxe eman zitzaion.

Inguruko beste aukera batzuk

Arrasateri bira ematen dion mendi ibilbideari buruzko informazioa.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.
Arrasateko erdigunea eta Murugain mendia batzen dituen PR-Gi 206 mendi ibilbideari buruzko informazioa. Murugainen Burdin aroko herrixka baten eta 36ko gerrako lubakien arrastoak daude.CC By 2.0 David Figuera. Argazkiaren data 2006/07/20, Flickr-en ikusia 2017ko azaroaren 22an https://flic.kr/p/APgXu Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Elgetatik Arrasatera datorren GR-Gi 121 Gipuzkoako biraren Bizkar bideari buruzko informazioa. Ibilbidea Meatzerreka, Udala, Besaide, Gesalibar eta Murugain bezalako txokoak zeharkatzen ditu.