Herrigunea-Meatzerreka

Ibilbide honek herrigunea lotzen du Meatzerreka meatze auzoarekin, Udalatxen magalean kokatua. Meatzerrekan ikusi daiteke San Balerio ermita, benakeroen (mehatokietako langileak) batzartokia izan zena. Ermita horren lehen aipamen dokumentatua da 1434koa.

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Herrigunetik Meatzerrekara ibilbidearen profila

CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Herrigunetik Meatzerrekara ibilbidearen MIDE Deskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

San Balerio ermita: ez badakigu ere noiz eta norkeraiki zuen, badirudi haren jatorria galtzen dela gure aroaren lehen mendeetan. Eliza eginkizunak bete zituen, baina San Balerioko meatzarien kofradiaren egoitza ere izan zen, 1434an sortu zenetik 1958an desegin zen arte. Ermita barruan deigarriak dira ganga polikromatua eta erretaula. Tradizioak dioenez, erretaulari hiru buelta emanez gero erlojuaren kontrako noranzkoan, buruko minak sendatzen dira.

Urzulo iturburua: Arrasate hornitzen zuen iturburu nagusia zen, Urkuluko urtegia egin aurretik. Gaur egun ere hainbat ere hornitzen ditu. Bertara iristeko ibilbidetik 100 m desbideratu behar da ezkerrera.
San Balerio parkea: lursail hau, auzoko ermitari lotua, kofradiarena zen. Garai batean mahastiak izan ziren bertan, eta ateratako ardo goxoa banatzen zen San Balerio egunean. Lursaila udalak erosi zuen 2014. urtean. Harrezkero, lan batzuk egin dira bertako basoa errekupera­tzeko.
San Kristobal ermitaren aztarnak: San Kristobalekoa zen leku estrategiko paregabea. Han bizi zen eremitak kanpaia jotzen zuen herritarrak erasoez eta ekaitzez ohartarazteko. Gainera, herriko historiaren lekukoa izan da: besteak beste, ermita inguruan erabaki baitzen 1448an Arrasate suntsitu zuen sutea piztea.

Inguruko beste aukera batzuk

Arrasateri bira ematen dion mendi ibilbideari buruzko informazioa.Argazkiaren data 2017/07/26.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. 
Arrasateko erdigunea eta Anporreta gaina batzen dituen PR-Gi 205 mendi ibilbideari buruzko informazioa.Argazkiaren data 2006/07/20, Flickr-en ikusia 2017/11/22 https://flic.kr/p/APgXu Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.
Elgetatik Arrasatera datorren GR-Gi 121 Gipuzkoako biraren Bizkar bideari buruzko informazioa. Ibilbidea Meatzerreka, Udala, Besaide, Gesalibar eta Murugain bezalako txokoak zeharkatzen ditu.