Herrigunea-Udala

Ibilbide honek lotzen ditu herrigunea eta Udala auzoa, Udalatx mendiaren magalean kokatua. Nahiz eta gaur egun baserri girokoa izan, meatzari lotutako iragana du, inguruan meatze ugarik hala erakusten dute eta. Auzoan hasten da Besaiderako bidea, euskal mendizaleen topagunea. Ibilbidearen zati handiena doa artadietatik. Aukera dago inguruko mendien ikuspegi ederrez gozatzeko.

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Herrigunetik Udalara ibilbidearen profila

CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Herrigunetik Udalara ibilbidearen MIDE Deskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Abariztiak (Quercus coccifera): abariztia da haritzaren eta artearen ahaide mediterraneokoa. Haien populazioak nahiko hedatuta daude Arabako eta Nafarroako hegoaldean, eta Ebroko arroan, baina Gipuzkoa eta Bizkaian populazio bi bakarrik ezagutzen dira: Serantes mendian (Santurtzi) eta Arrasateko hau, Larragain inguruan.
Landazabal atlantikoa: ekosistema konplexu eta aberatsa da, giza jarduerak sortua baserri inguruan, landa eta soroak heskaiak mugatuta dituena. Garai batean Arrasaten paisaia nagusia izan zena gaur egun bihurtu da altxor preziatu, ondo gorde eta zaindu beharrekoa.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako basoa itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax
aspera).
San Esteban eliza: sabaia eraiki zuen Juan Bautista de Salturri hargin maisuak 1609an; aldare nagusia, berriz, Antonio Antiak eta Manuel Olaranek 1763an. Aurrealde erromanikoa du. Jaiak abuztuaren 3an ospatzen dira.
Labaderoa: XIX. mendearen bukaera arte arropak ibai ertzetan garbitzen ziren. Emakumeek, erreka ertzetan makurtuta, lan nekagarria egiten zuten. Labaderoak eraiki zituztenean lan baldintzak asko hobetu ziren. Hau da Udala auzoko labadero nagusia, XX. mende hasieran egina, orduko auzo labadero gehienak bezalaxe.

Inguruko beste aukera batzuk

Argazkiaren data 2017/12/23. Flickr-en 2018/01/09. https://flic.kr/p/8H7KPz 
Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.
Arrasateko Udala elizatea eta Besaide muinoa batzen dituen PR-Gi 96 mendi ibilbideari buruzko informazioa. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2017/08/13.
Arrasateko erdigunetik Udalatx mendiari bira ematen dion ibilbideari buruzko informazioa du. Ibilbidea Arrasatez gain, Bizkaian kokantzen den Elorrio udalarritik ere igarotzen da.Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2014/08/26. 
Arrasatetik Udalatx gainera dauden hiru ibilbideei buruzko informazioa. Ibilbideak abiatzen dira Besaidetik, Udala elizatetik eta Meatzerreka auzotik.Argazkiaren data 2006/07/20, Flickr-en ikusia 2017/11/22 https://flic.kr/p/APgXu Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.
Elgetatik Arrasatera datorren GR-Gi 121 Gipuzkoako biraren Bizkar bideari buruzko informazioa. Ibilbidea Meatzerreka, Udala, Besaide, Gesalibar eta Murugain bezalako txokoak zeharkatzen ditu.