error while rendering plone.header

Pr-Gi 106 Arrasate-Arantzazu erromesbidea

Bide hau erabiltzen dute Arrasateko erromesek, Arantzazuko amaren eguna, irailaren 9a, pasa eta hurrengo domekan, goizean goiz irten eta goiz erdirako Arantzazuko Santutegira ailegatzeko. Aretxabaletako eta Eskoriatzako erromesek, behin Urkuluko urtegira helduta, bide bera jarraitzen dute.

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Arrasate Arantzazu erromesbidea ibilbidearen profila

CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Arrasate Arantzazu ibilbidearen MIDEBistaratu ibilbidea Wikiloc-enDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Bedoña auzoa: bista dotoreak, Udalatx, Anboto eta Aloñamendi. Erdigunean, Santa Eulalia parrokian nabarmendu daitezke leiho erromanikoa eta barnealdeko zurezko gangak. Alboan, berriz, Mendibitzu baserria, non jaio zen Juan Arana Ezpeleta, “Loramendi”, eta hor dago olerkari lirikoaren oroitarria.
Larrino auzoa: elizatea dago Urkulu urtegiaren goialdean. Hamasei baserri ditu eta elizatearen erdigunean dago San Kristobal parrokia. Hiru aldare ditu, erdian San Kristobalena. Aipatzekoa da sakristian dagoen irudia, Errosarioko Amarena. Bestalde, ezin aipatu barik utzikokalekua eta inguruko paisaia: Urkulu urtegia eta Kurtzebarri, Udalatx, Hiruatx, Orkatzategi, Aloñamendi.
Urkulu urtegia: urtegi honek paisai ederrak eskaintzen ditu. Jende asko hurbiltzen da ingurura, kirola egitera nahiz oinez ibilaldiak egitera. Azken urteotan bihurtu da hegaztien  naturagune paregabea, Gipuzkoako garrantzitsuenetarikoa.
Urrexola auzoa: Garaikoa baserrian bainuetxea egon zen XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX.aren hasieran; baserri atzeko iturri uretzak aprobetxatzen ziren. Oraindik ikusi ditzakegu jarduera haren aztarnak. Urrexolako Andre Mariaren parrokiak zurezko ganga dauka sabaian, eta horretaz gain, irudi, margolan eta bestelako elementu aipagarriak.
Kanala: kanalak Arrikrutz ingurua lotzen du Urrexolarekin; XX. mende hasieran zulatua Unión Cerrajera enpresakA itzgainen ipar hegalean. Behean, troka sakonean ezkutaturik, Artixa erreka nabaritzen da. 12 urte lanean eman ostean, lanak amaitu zituzten 1922. urtean. Handik doazen ure hornitzen dute Olateko zentral hidroelektrikoa, eta hor sortutako energiak asetzen ditu industriaren beharrak.
Arrikrutz: galtzada zaharren arteko bidegurutzea; hor daude baserri multzo historikoa eta benta lekua. Gainera, bertan daude Arrikrutz­Oñatiko koba ikusgarrien sarrera eta harrera etxea.
Arantzazuko santutegia: Arantzazuko santutegia, zeina bihurtu den Gipuzkoako gune espiritual garrantzi­tsuena, euskal arte garaikidearen adierazgarririk esanguratsuena da. Basilikan, Sainz de Oiza eta Laorgak eraikitakoa, fatxadan daude Jorge Oteizaren Pietateren irudia goian eta apostoluak behealdean. Sarreran, ongi etorria ematen, Txillidaren ate paregabeak eta barnealdean, Lucio Muñozen erretaula eta Xabier Alvarez de Eulateren beirate ikusgarriak; txundituta uzteko modukoak. Ikustekoak dira, baita ere, Nestor Basterretxearen margolan koloretsuak kriptan.

Inguruko beste aukera batzuk

CC by-nc-sa 2.0. Imamon. Argazkiaren data 2006/10/03. Flickr-en ikusia 2018ko urtarrilaren 10an. https://flic.kr/p/oZcGe.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. Arrasateko erdigunea eta Bedoña auzoa batzen dituen PR-Gi 91mendi ibilbideari buruzko informazioa.