PR-Gi 205 Anporretako bira, burdinaren bidea

Ibilbide honek erakusten du burdinak zer bide egiten zuen antzina, minerala non garbitzen zen, eta Meatzerreka auzoa bera, meatzarien auzoa. Bidean aukera dago Arrasateko tontor bi ezagutzeko, Itturritxipiko gaina eta Epeleko gaina.

Ibilbidearen azalpenak

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Anporreta burdinaren bidea ibilbidearen profilaCC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Anporretako bira ibilbidearen MIDE

Bistaratu ibilbidea Wikiloc-enDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Antoniñako mineral garbitokia: XX. Mende hasieran minerala ateratzen zen Meatzerreka inguruko meatzeetatik, eta airez, kable bidez, ekartzen zuten Antoniñaraino, han txikitu eta bahetzeko. Gero, tromel batean garbitzen zen, lurrak, buztinak eta materia organikoa kentzeko. Prozesu haren ostean, kamioietan kargatzen zuten, eta bereziki eramaten zuten Bergarara, labe garaietara. Baliobako materiala pilatzen zen errekaren ibilguan, presaren ateak zabaldu eta ebakuatu arte.
Espainiako Gerra Zibileko lubakiak: 1936ko gatazka beliko hartan, hasiera batean indar matxinatuek hartu zituzten Anporreta eta Itturritxipiko gainak, baina ikusita aurrez aurre zituztela tropa leialak, frontea egonkortu egin zen leku hartan luzaroan, zazpi hilabetean, eta horietan indar biek lubaki mordoa zulatu zuten.
Itturritxipiko gaina (585 m): Arrasateko tontor esanguratsu eta ezezagun horretan aztarna batzuk daude, tumulu megalitikoarenak izan daitezkeenak.
Epeleko gaina (566 m): tontor honetatik, Anporreta eta Meatzerreka artean dagoena, Udalatx parez pare ikusita aukera dago haren handitasunaz gozatzeko.
Haizeola eta zepadiak: Epeleko gainean haizeola baten aztarnak aurkitu dira. Mendian kokatutako labe horiek neurri txikikoak izaten ziren, zabaleran 60 cm eta altueran 150 cm ingurukoak, oinarria lurrean induskatua eta hormak buztinaz egindakoak. Meategietatik ateratzen zen burdin mea -kiskalia eta xehatua- sartzen zuten labe zirkular horietan, egur ikatzarekin edo egurrarekin batera, hau da, minerala transformatu eta burdina ateratzen zuten, gero lantegietan  erabiltzeko. Airearen injekzioa burutzen zen eskuz eragindako hauspoen bidez. Prozesu haren soberakinen pilek zepadiak osatzen dituzte. Ez dakigu zehatz-mehatz labe haiek noiz hasi ziren erabiltzen, baina datazioek erakutsi dutenez Anporretako haizeola erabiltzen zen XI. mendearen bigarren erdian. XIII. Mendean, sistema berritzaile batek ordezkatu zituen: burdinola hidraulikoak. Horiek kokatzen zirenherrigunetik gertuago, harresiz kanpo.

Inguruko beste aukera batzuk

CC by-sa 3.0 Arantza Otaduy. 
Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.
Arrasateko erdigunea eta Meatzerreka auzoa batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea Monterron parketik igarotzen da.CC0 Arrasateko udala. Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. Arrasateri bira ematen dion mendi ibilbideari buruzko informazioa.© Joxema Bergaretxe. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2017/08/13.Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. Arrasateko erdigunetik Udalatx mendiari bira ematen dion ibilbideari buruzko informazioa du. Ibilbidea Arrasatez gain, Bizkaian kokantzen den Elorrio udalarritik ere igarotzen da.CC By 2.0 David Figuera. Argazkiaren data 2006/07/20, Flickr-en ikusia 2017ko azaroaren 22an https://flic.kr/p/APgXu Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Elgetatik Arrasatera datorren GR-Gi 121 Gipuzkoako biraren Bizkar bideari buruzko informazioa. Ibilbidea Meatzerreka, Udala, Besaide, Gesalibar eta Murugain bezalako txokoak zeharkatzen ditu.