PR-Gi 91 Erregebide-Bedoña

PR-Gi 91 Erregebide-Bedoña

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Erregebide Bedoña ibilbidearen profila

Bistaratu ibilbidea Wikiloc-enDeskargatu ibilbidearen PDFa


Informazio gehigarria

Santa Eulalia eliza: Estilo errenazentistako eliza honetan leihoetan elementu erromanikoak antzematen dira mendebaldeko fatxadan. Abenduaren 10ean ospatzen da Santa Eulalia eguna. Gertu daude Koldobika Jauregiren Dragoiburu eskultura Arrasate zaintzeneta Loramendi poeta ezagunaren oroitarria.

Artazubiaga: baserritik gertu agertzen dira Artazubiaga leinuaren sortetxe zen dorretxearen aztarnak. Hango jauna Juan Bañez de Artazubiagak agindu zuen etxea erretzea, ez zuen-eta ikusi gura bere burua Don Beltran de Guevara Oñatiko kontearen menpe, hots, dominazio feudalaren menpe (XV. mendearen erdialdera). Hori dela eta, haren ondorengoek jauregi eder bat eraikiarazi zuten herrigunean, (Iturriotz kalean); armarrian sutan agertzen da dorretxe bat, non esaldi hau irakurri daitekeen: “Pro nostri generis libertate combusta”. (Gure leinuaren askatasunagatik errea).

Landazabal atlantikoa: ekosistema konplexu eta aberatsa, giza jarduerak sortutakoa baserri inguruan, landak eta soroak heskaiak mugatuta dituena. Garai batean Arrasaten paisaia nagusia izan zena gaur egun bihurtu da altxor preziatu, ondo gorde eta zaindu beharrekoa.

San Jose eta Andramariazuriaren ermitaren aztarnak: gaur San Josepe izenarekin ezaguna, aurreko mendeko 50. hamarkada arte leku garrantzitsua izan zen Arrasateko baserritarrentzat, egun, pareta batzuk gelditzen ez diren arren. Urtero, udaberrian, Arrasateko herritarrek San Joseren Zaindaritza eguna ospatzen zuten baselizaren inguruan dagoen Dantzaleku eremuan.

Inguruko beste aukera batzuk

CC0 Arrasateko udala.
Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu.
Arrasateko erdigunea eta Bedoña elizatea batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea san Andres auzotik igarotzen da.CC0 Arrasateko udala. Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. Arrasateri bira ematen dion mendi ibilbideari buruzko informazioa.© Joxema Bergaretxe. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2017/03/19. Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. Arrasatetik abiatzen den SL-Gi 42 mendi ibilbideari buruzko informazioa.CC by 20.0 Yon Mora. Argazkiaren data 2014/03/18, Flickr-en ikusia 2018ko urtarrilaren 09ean https://flic.kr/p/m6Addz.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. Arrasateko erdigunea eta Oñatin dagoen Arantzazu santutegia batzen dituen PR-Gi 106 mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea Arrasateko Bedoña elizatetik eta Aretxabaletako Urkulu urtegiaren inguruan kokatzen diren elizateetatik pasatzen da, Aizkorri-Aratz parkearen sarbide naturaletik.