PR-Gi 96 Udala-Besaide

Ibilbide honek Udala eta Besaide lotzen ditu bi bide ezberdinez. Gailurrean muga egiten dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeek, mendian hildako mendizaleen omenez eraikitako monumentuan.

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udala Besaide ibilbidearen profila
CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udala Besaide ibilbidearen MIDE

Bistaratu ibilbidea Wikiloc-enDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Udala auzoa: baserri giroko auzo honetan San Esteban eliza dago, Udalatx mendiaren magalean. Haren sabaia eraiki zuen Juan Bautista de Salturri hargin maisuak 1609an, eta aldare nagusia, berriz, eraiki zuten Antonio Antiak eta Manuel Olaranek 1763an. Aurrealde erromanikoa du. Jaiak ospatzen dira abuztuaren 3an.

Elurzuloa: putzua, orain dela 500 urte lurrean zulatua, inguratuta dago beheraino kareharriz eta hareharriz. Handik ateratzen ziren izotz zatiekin egiten ziren izozkiak eta sorbeteak. Erabiltzen zen ere edariak hozteko eta meningitisa bezalako gaitzak sendatzeko.
Iñustegiko istinga: errekasto honen ertzean Iñustegiko labaderoa eraiki zuten antzina. Gaur egun, ez dago haren aztarnarik, baina leku horretan sortu da bioaniztasun gordailu garrantzitsu bat: Iñustegiko istinga, putzu artifiziala berriki hondeatua. Halako hezegune txikiak premiazkoak izaten dira hainbat anfibio, burruntzi eta ugaztun ertain eta txikientzat. Inguruan egurrak pilatu dira, gordeleku bikainak bertako goroldio, liken, onddo, ornogabe, anfibio, hegazti eta ugaztunentzat.
Gazeagako karobiak: multzoa osatzen dute hiru karobik eta jausitako txabola batek. Karobietan, beroaren bitartez, kareharria kare bilakatzen da. Leku babestuetan kokatzen ziren, bideren baten ondoan. Lana egiten zen apirilean eta abuztuan, batez ere, garia erein eta uzta jaso ostean.
Besaide: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren tokian eraiki zen monumentu bat 1950eko hamarkadan, mendian hildako mendizaleen oroimenez. Handik gertu, eskaileretan behera, beste monumentu bat dago, 1990ean egina Yoshin Ogata artista japoniarrak. Gaur egun, irailaren hirugarren domekan, ekitaldi bat antolatzen da mendian hildako mendizaleen oroimenez.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako baso itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax aspera).

Inguruko beste aukera batzuk

CC0 Arrasateko udala. 
Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. 
Arrasateko erdigunea eta Udala elizatea batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. © Joxema Bergaretxe. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2017/08/13.Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. Arrasateko erdigunetik Udalatx mendiari bira ematen dion ibilbideari buruzko informazioa du. Ibilbidea Arrasatez gain, Bizkaian kokantzen den Elorrio udalarritik ere igarotzen da.© Joxema Bergaretxe. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2014/08/26. Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. Arrasatetik Udalatx gainera dauden hiru ibilbideei buruzko informazioa. Ibilbideak abiatzen dira Besaidetik, Udala elizatetik eta Meatzerreka auzotik.CC By 2.0 David Figuera. Argazkiaren data 2006/07/20, Flickr-en ikusia 2017ko azaroaren 22an https://flic.kr/p/APgXu Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Elgetatik Arrasatera datorren GR-Gi 121 Gipuzkoako biraren Bizkar bideari buruzko informazioa. Ibilbidea Meatzerreka, Udala, Besaide, Gesalibar eta Murugain bezalako txokoak zeharkatzen ditu.

 

G
M
T
Y
Detect languageAfrikaansAlbanianAmharicArabicArmenianAzerbaijaniBasqueBelarusianBengaliBosnianBulgarianCatalanCebuanoChichewaChinese (Simplified)Chinese (Traditional)CorsicanCroatianCzechDanishDutchEnglishEsperantoEstonianFilipinoFinnishFrenchFrisianGalicianGeorgianGermanGreekGujaratiHaitian CreoleHausaHawaiianHebrewHindiHmongHungarianIcelandicIgboIndonesianIrishItalianJapaneseJavaneseKannadaKazakhKhmerKoreanKurdishKyrgyzLaoLatinLatvianLithuanianLuxembourgishMacedonianMalagasyMalayMalayalamMalteseMaoriMarathiMongolianMyanmar (Burmese)NepaliNorwegianPashtoPersianPolishPortuguesePunjabiRomanianRussianSamoanScots GaelicSerbianSesothoShonaSindhiSinhalaSlovakSlovenianSomaliSpanishSundaneseSwahiliSwedishTajikTamilTeluguThaiTurkishUkrainianUrduUzbekVietnameseWelshXhosaYiddishYorubaZulu
AfrikaansAlbanianAmharicArabicArmenianAzerbaijaniBasqueBelarusianBengaliBosnianBulgarianCatalanCebuanoChichewaChinese (Simplified)Chinese (Traditional)CorsicanCroatianCzechDanishDutchEnglishEsperantoEstonianFilipinoFinnishFrenchFrisianGalicianGeorgianGermanGreekGujaratiHaitian CreoleHausaHawaiianHebrewHindiHmongHungarianIcelandicIgboIndonesianIrishItalianJapaneseJavaneseKannadaKazakhKhmerKoreanKurdishKyrgyzLaoLatinLatvianLithuanianLuxembourgishMacedonianMalagasyMalayMalayalamMalteseMaoriMarathiMongolianMyanmar (Burmese)NepaliNorwegianPashtoPersianPolishPortuguesePunjabiRomanianRussianSamoanScots GaelicSerbianSesothoShonaSindhiSinhalaSlovakSlovenianSomaliSpanishSundaneseSwahiliSwedishTajikTamilTeluguThaiTurkishUkrainianUrduUzbekVietnameseWelshXhosaYiddishYorubaZulu
Text-to-speech function is limited to 200 characters