error while rendering plone.header

SL-Gi 42 Kurtzetxikiko bira

Ibilbide labur honek hainbat sekretu eskaintzen ditu. Ospitale ingurutik hasi eta Kurtzetxikiko Larragain tontorrerako bidean artadi eder bat dago, eta errekuperatutako elurzulo bat. Aukera ematen du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako tontor ezagun batzuen panoramikaz gozatzeko.

Ibilbidearen profila eta informazioa

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Kurtzetxikiko bira ibilbidearen profila
CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Kurtzetxikiko bira ibilbidearen MIDE

Bistaratu ibilbidea Wikiloc-enDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Kurtzetxikiko ikuspegiak: Kurtzetxikiko Larragain tontorretik mendebalderantz Leintz bailara osoa, eta ekialderantz Aizkorri mendikatearen ikuspegia.
Gotorlekua: Larragaingo gailurrean eraiki zuten aldibaterako defentsa gotorlekua, material iraunkorrik barik egina. Napoleonen garaiko gerretakoa, erretiradan eraikia, edo karlistadetakoa izan daiteke, XIX. mendekoa. Gauregun bere forma bakarrik antzeman daiteke erliebean.
Elurzuloa: putzua dago lurrean zulatua, eta kareharriz eta hareharriz inguratuta beheraino. Hortik ateratako izotzaz egiten ziren izozkiak eta sorbeteak. Erabiltzen zuten ere edariak hozteko eta meningitisa bezalako gaitzak sendatzeko.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako basoa itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax aspera).

Inguruko beste aukera batzuk

CC0 Arrasateko udala.
Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu.
Arrasateko erdigunea eta Bedoña elizatea batzen dituen mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea san Andres auzotik igarotzen da.CC by-nc-sa 2.0. Imamon. Argazkiaren data 2006/10/03. Flickr-en ikusia 2018ko urtarrilaren 10an. https://flic.kr/p/oZcGe.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu. Arrasateko erdigunea eta Bedoña auzoa batzen dituen PR-Gi 91mendi ibilbideari buruzko informazioa.