Udalatxeko bira
Ibilbide zirkular honek bira ematen dio Udalatx mendiari eta aukera ematen du bera ezagutzeko tontorrera igo barik. Bidea pasatzen de Besaide euskal mendizaleen topagunetik, eta pixka bat desbideratuz aukera dago gune eder bi bisitatzeko, ezkutuan gordean daudenak: Lizuetako koba eta Santa Luzia ermita; azken hori Elorrioko lurretan.
Informazio gehigarria
Lizuetako koba: Arlabango zubian eskumara egin beharrean aurrera eginez gero hormigoizko pistatik 100 metro inguru eta eskuinerantz bidexkatik jaitsita, aurkitzen da koba ikusgarria hau.
Santa Luzia ermita: aterpe irekia du, tenpluari atxikia. Andre Mariaren irudia, harrian landua, atearen gaineko horma hobian dago. Bertara Besaideko iturritik 2,2 kilometrora ezkerrera artadian gora igota iristen da.
Besaide: monumentua eraiki zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren tokian, mendian hildako mendizaleak oroitzeko. Gaur egun, ekitaldi bat antolatzen da bertan iraileko hirugarren igandean, urtean hil diren mendizaleak gogoratzeko.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako basoa itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax
aspera).