error while rendering plone.header

Udalatxeko igoerak

Mendi ikusgarri hau, Arrasateren eta Elorrioren artean dagoena, altxatzen da Deba eta Ibaizabal ibaien arroetako herrien eta baserrien gainetik. Tontorraren hegoaldeko hegalean Udala auzoa dago. Tontorrean ditu kareharrizko izugarrizko hormak eta haitzak, baita ere, leize-zuloak, harritzak, tximiniak eta abar. Landaredian nagusi da artadi kantauriarra, baina mendebaldeko hegalean badira pago batzuk ere.

Gailurreko ertz harritsuek zerra itxura ematen diote. Gandorreko tontor nagusiak dira: mendebaldetik ekialdera, Ormetako gaina (979 m), Ustapeko punta (1.026 m) eta Udalatx (1.117 m).

Gailurrera igotzeko, hiru ibilbide daude aukeran: Udalatik lehena, Besaidetik bigarrena eta Kanpanzartik hirugarrena.

Ibilbideen profila eta informazioa

  • Udalatik

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udalatxeko igoera Udalatik ibilbidearen profilaCC by-nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udalatx Udalatik ibilbidearen MIDE
  • Besaidetik
CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udalatxeko igoera Besaidetik ibilbidearen profila
CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udalatx Besaidetik ibilbidearen MIDE
  • Kanpanzarretik

CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udalatxeko igoera Kanpanzarretik ibilbidearen profila

CC by nc 4.0 Arrasateko udala ~ Udalatx Kanpanzarretik ibilbidearen MIDE


Bistaratu ibilbidea Wikiloc-enBistaratu ibilbidea Wikiloc-enBistaratu ibilbidea Wikiloc-enDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Udalatxeko arrezife pinakulua: hura osatzen dute Kretazeo aldiko konplexu urgondarreko kareharriek. Jatorri biologikoa du, eratua sakonera txikiko ur garbi eta ondo oxigenatuetan, eta nabarmentzen zen ur azpiko erliebean modu isolatuan. Gaur egun egitura hori gailentzen da Arrasateren gainean modu ikusgarrian.
Harkaiztegiko hegaztiak: Udalatxen ikusi daitezke hegazti interesgarri ugari, sai arrea, sai zuria, belatza, belatxinga, mokohoria edo mendi tuntuna.
Asentsio ermita aztarnak: antzinako eremitorioaren aztarnak daude ia mendiaren tontorrean, zelaigune txiki baten gainean, hegoaldeko hegal malkartsuan zintzilik.
Bernardo de Balbuena poetak, 1585 urtean jaioa, “El Bernardo” bere olerki epikoan, aipatzen du gudari bat Karlomagnoren kontra Orreagako batailan parte hartu zuten zaldunak zerrendatzean. Orreagako egitandia ustez 777. urte ingurukoa da, baselizaren antzinatasuna erakusten duena.

“Gure fedeak erakusten duen argira etorri zen
Arbade santu monjearen otoitzengatik
Udalatxeko harkaitz altuan bizi dena
Eta mundua zuzentzen du bere baselizatik”

XVI. eta XVII. mendeetan mezak ospatzen ziren bertan, inguruko ermitak lotuz ospatzen zen hiru eguneko errogatibetan. 1773. urtean mezak debekatu ostean, eraitsi egin zuten, eta hango teilak herrira jaitsi zituzten.

Inguruko beste aukera batzuk

 

© Joxema Bergaretxe. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2017/08/13.Irudiari tamaina aldatu zaio eta testua gehitu. Arrasateko erdigunetik Udalatx mendiari bira ematen dion ibilbideari buruzko informazioa du. Ibilbidea Arrasatez gain, Bizkaian kokantzen den Elorrio udalarritik ere igarotzen da.CC by-sa 2.0. Samu. Argazkiaren data 2017/12/23. Flickr-en ikusia 2018ko urtarrilaren 09an. https://flic.kr/p/8H7KPz Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Arrasateko Udala elizatea eta Besaide muinoa batzen dituen PR-Gi 96 mendi ibilbideari buruzko informazioa. CC By 2.0 David Figuera. Argazkiaren data 2006/07/20, Flickr-en ikusia 2017ko azaroaren 22an https://flic.kr/p/APgXu Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Elgetatik Arrasatera datorren GR-Gi 121 Gipuzkoako biraren Bizkar bideari buruzko informazioa. Ibilbidea Meatzerreka, Udala, Besaide, Gesalibar eta Murugain bezalako txokoak zeharkatzen ditu.